Castellano | Euskara | Français | English
(2011ko 69. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 8an)
Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.
"Profesionalen arloa - www.navarra.es gaur" izeneko fitxategia sortu behar da, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan ez baita aipatzen, dekretuak indarra hartu zuenean plataforma informatiko hori ez zegoelako diseinatuta, ezta aurreikusia ere, eta arautu egin behar baita.
Beste alde batetik, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.
Horrenbestez, ikusirik Komunikabideen Zerbitzuak 2011ko martxoaren 1ean emandako txostena.
Agindu dut:
1. Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikulua aplikatuz, honako fitxategi hau sortzea: Profesionalen arloa - www.navarra.es gaur.
2. Fitxategiak ezaugarri hauek ditu:
a) Fitxategiaren izena.
Profesionalen arloa - www.navarra.es gaur.
b) Aurreikusitako xedea eta erabilerak.
Kazetariak baimentzeko eta haiei nahiz komunikabideetako ordezkariei zerbitzua emateko datuak biltzea: deialdiei buruzko informazioa, albiste-buletinak, egin beharreko jardueren gaineko informazioa eta komunikabideei lotutako gainerako gaiei buruzko argibideak bidaltzea.
c) Ukitutako norbanakoak eta taldeak.
Fitxategiak kazetariei eta komunikabideetako ordezkariei buruzko datuak bilduko ditu.
d) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak interesdunek beraiek edo horien legezko ordezkariek emandako informaziotik hartuko dira.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
-Identifikaziorako datuak:
-Izen-deiturak.
-NANa/IFZ.
-Posta elektronikoa.
-Telefonoa.
-Enpleguaren xehetasunak:
-Kazetaritzaren arloka (finkoa edo behin-behinekoa).
-Tratamendu sistema:
-Neurri batean automatizatua.
f) Datu pertsonalak lagatzea.
Datuak lagako zaizkio Foruzaingo Zerbitzuari, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Legeari jarraikiz.
g) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoko Komunikazio Zerbitzua.
h) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoko Komunikazio Zerbitzua.
i) Segurtasun neurriak.
Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Komunikazio Zerbitzuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari.