Castellano | Euskara | Français | English
(2010eko 136. NAO argitaratutako testua, azaroaren 8an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007Foru Legearen arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen prozeduren tramitazioan zerbitzu elektronikoak pixkanaka ezarriko dira eta, horretarako, kasuan kasuko prozedura administratiboak onetsi beharko dira aldez aurretik, baliabide elektroniko horiek aplikatzeko neurri egokiak hartzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait departamentuk, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin batera, laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko prozedura elektronikoa ezarri dute. Espediente honi Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena erantsi zaio, non 11/2007 Foru Legearen 2.3 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen direla bermatzen den.
Horrenbestez, lehen aipatutako apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu dut:
Lehena
Laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko prozedura elektronikoaren ezarpena onestea.
Bigarrena
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko Interneteko webgunean argitaratzea. Webgune horretan argitaratuko dira, orobat, sarbiderako behar diren zehaztapen teknikoak.
Hirugarrena
Foru agindu hau igortzea Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako idazkaritza tekniko nagusietara eta Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.