(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

87/2010 Foru Agindua, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutun berriak onetsi eta aurretik onetsitakoak aldatzen dituena

 

(2010eko 71. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 11n)

Atarikoa

Zerbitzuen gutunak Administrazio Publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.

Zerbitzuen gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21.era bitartekoetan arautzen dira. Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean."

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren eta hizkuntza politikaren arloetan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu, bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

Departamentuaren eskumen eremu horren barnean sartzen da hezkuntza sistemaren eta Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

Hortaz, zerbitzu publikoen kalitate eredu berriei jarraikiz eta aipatutako araudia aplikatuz, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutunak onestea, herritarrek, zerbitzu publikoen erabiltzaile diren aldetik, ezagutu ahal izan ditzaten zein diren eskatzen ahal dituzten zerbitzu motak eta zein Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen dituen kalitate konpromisoak eskatutako zerbitzuari buruz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz, agindu dut:

Lehena

Onestea Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutunak, Haur Hezkuntzako lehen zikloari eta euskararen ikaskuntza eta erabilera irakaskuntzaren bidez errazteko hezkuntza programei lotutako zerbitzuei buruzkoak.

Bigarrena

Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutunen aldaketa onestea, horiek aztertu, konpromisoen betetze maila kontrolatu eta adierazleen jarraipena egin eta gero; gutunok Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 7ko 1/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren.

Hirugarrena

Aditzera ematea Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutunetako testu eguneratuak Argibide eta Agiri Bulegoan egonen direla eskura eta Interneteko helbide honetan kontsultatzen ahalko direla: http://www.educacion.navarra.es/portal/.

Laugarrena

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Bosgarrena

Foru agindu honen bidez onetsi eta aldatutako zerbitzuen gutunak Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Erregistrora igortzea, jasota geratzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa