Fisioterapeutak aldi baterako kontratatzeko zerrendak egiteko proba

Hautaproba baten bidez, izangaien bi zerrenda osatzea, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Hezkuntza Departamentuan sortzen diren beharrei erantzuteko.

Oinarrizko informazioa

Baldintza guzti hauek betetzen dituzten pertsonak:

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatua egotea, langabezia egoeran edo enplegua hobetzekoan, abuztuaren 25etik irailaren 4ko 14:00ak bitartean
  • Fisioterapiako lizentziatua edo gradu titulua edo baliokidea izatea
  • B motako ibilgailuen gidabaimena izatea
  • Euskarazko zerrendei dagokienez, hizkuntza horretako B2 jakite-maila edo baliokidea izatea

Probaren ezaugarriak eta gai-zerrenda atal honetan daude: "Argibide gehiago"

Probaren deskribapena:

  • Probak ariketa bakar bat izanen du, teoriko-praktikoa. Gai zerrendako gaiei buruzko 30 galderari idatziz erantzun beharko zaie. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran.
  • Proba honetan, 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, eta erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da.
  • Proban ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen dutenek gaindituko dute proba.
  • Proba egiteko eguna 48 ordu lehenago jakinaraziko da gutxienez, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko web fitxan.

Gai zerrenda:

  1. Garapen psikomotor normala. Psikomotrizitateko atzerapenaren kontzeptua.
  2. Ibileraren azterketa: faseak. Ibilera normal eta patologikoaren azterketa eta miaketa.
  3. Berreziketa metodoak garuneko lesioan.
  4. Haurren garun-paralisia: kontzeptua eta etiologia.
  5.  Motak eta ezaugarriak. Loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren esku-hartzea: errehabilitazioa, eta eskola eta gizarte testuinguruari laguntzea.
  6. Garezur eta garuneko traumatismoak: kontzeptua. Horiei loturiko ondorioak. Fisioterapeutaren esku-hartzea: errehabilitazioa, eta eskola eta gizarte testuinguruari laguntzea.
  7. Muineko traumatismoak: kontzeptua. Horiei loturiko ondorioak. Fisioterapeutaren esku-hartzea: errehabilitazioa, eta eskola eta gizarte testuinguruari laguntzea.
  8. Arantza bifidoa: kontzeptua, etiologia eta tipologia. Loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren esku-hartzea: errehabilitazioa, eta eskola eta gizarte testuinguruari laguntzea.
  9. Eritasun neuromuskularrak: kontzeptua, etiologia eta tipologia. Loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren esku-hartzea: errehabilitazioa, eta eskola eta gizarte testuinguruari laguntzea.
  10. Mugitzeko desgaitasuna: kontzeptua eta sailkapena. Hezkuntza zailtasunak eta hezkuntza premia bereziak.
  11. Mugitzeko desgaitasuna duten ikasleei eman beharreko hezkuntza erantzuna. Nafarroako hezkuntza arreta. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa.

113/2020 Ebazpena, abuztuaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena Eranskina (gai zerrenda)

Emaitzak

  • Onartuen zerrenda eta proba egiteko data
  • Onartuen zerrenda berria (2020/09/23an eguneratua)
  • Prebentzio eta higiene jarraibideak
  • Erantzunen orrialdea
  • Behin-behineko emaitzak (2020/10/01ean argitaratua)
  • Berdinketak hausteko akta (2020/10/8an argitaratua)
  • Alegazioak ebazteko akta (2020/10/8an argitaratua)
  • Behin betiko emaitzak (2020/10/8an argitaratua)
  • Hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiak (2020/10/16an argitaratua)
  • 195/2020 Ebazpena, azaroaren 14koa, aldi baterako kontratazio-zerrendak onartzen dituena (2020-10-16an argitaratua)
  • I. eranskina: zerrenda gaztelaniaz
  • II. Eranskina: zerrenda euskaraz
  •  

    Harremanetan jartzeko

    planificacionrheducacion@navarra.es

    Erakunde arduraduna - Deitzailea
    Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua

    Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

    access_time