Elkarteen araubide juridikoa araudi indardunera egokitzeko

Honen bidez erregistroan inskribatu daiteke elkarteek egiten duten egokitzapena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikora betetze aldera

Oinarrizko informazioa

Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak indarra hartu aurretik Erregistroan inskribaturik zeuden elkarteak (lege berrira egokitu gabe daudenak).

  1. Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa indarrean sartu aurretik inskribatuta dauden elkarteek arau hori bete behar dute, eta beren izaera eta gaitasun osoa mantentzen dute. Hala ere, estatutuak arau horretara egokitu behar dituzte. Hortaz, bi aukera daude:
  1. Egokitzapena inskribatu eta orri bazterrean jasotako oharra deuseztatzen ez den bitartean, elkarteek ez dute inongo egintzarik inskribatzen ahalko erregistroan.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 19.era bitarteko artikuluetan eta 26. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Epea: elkarteek HILABETEKO epea izanen dute inskripzioa eskatzeko, ezohiko batzar orokorrak egokitzeko erabakia hartzen duenetik kontatzen hasita. Eskaerak epez kanpo aurkezten direnean, erregistroak elkarteari eskatzen ahalko dio ziurtagiri bat aurkezteko, datuetan izandako aldaketa indarrean dela berresteko.
  3. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkezten ahalko dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  4. Eskabidea aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  5. Eskabideko akatsak zuzentzea: eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  6. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  7. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  8. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Aldi berean, indarrean dagoen Zuzendaritza Batzordearen inskripzioa izapidetu beharko dute (ikus prozedura hemen:  Elkarteen zuzendaritza-batzordeen erregistroa).
  4. Nolanahi ere, egokitzapenari buruzko erabakiaren ziurtagiria aurkeztu behar da, edo ezohiko batzar orokorraren bilera-akta, eta hartan adierazi behar da zer egunetan onetsi den eta, orobat, erabakia onetsi dela estatutuetan erabakiak hartzeko ezarritako baldintzei jarraikiz. Horrez gain, adierazi behar da elkartea jardunean eta abian dagoela, eta zehaztu behar da ea egokitzapen horretarako estatutuak aldatu behar diren ala ez.
  • Estatutuak aldatu beharrik ez duten elkarteek horri dagokion ziurtagiria aurkeztu behar dute eta, ondotik, erregistroak estatutuak aztertuko ditu martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoari egokitzen zaizkiola ziurtatzeko. Gero, aldatu egin behar badira, haiek aldatzeko eskatuko dio elkarteari, eta hurrengo atalean zehaztutako prozedurari jarraituko zaio.
  • Estatutuak aldatu behar dituzten elkarteek horri dagokion ziurtagiria aurkeztu behar dute eta hartan adierazi zer artikulu aldatu diren. Honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.