(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Erriberriko Errege Jauregia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, Erriberrin

Erriberriko Errege Jauregia Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, Gaztelarekin bat egin zuten arte (1512), eta Europako multzo zibil gotiko interesgarrienetakoa da

Oligitum erromatar “praesidium” zaharraren aztarnen gainean eraikita dago.

XIII-XV. mendeen artean hainbat aldaketa egin zizkioten eraikinari, baina garapen handieneko garaia Karlos II.a Prestuarena izan zen, XV. mendearen hasiera; izan ere, errege hark Penintsulako eta Europako hainbat maisu erakarri zituen bere gortera.

Eraikinak silueta liraina du, hurrenez hurreneko eraikuntza aldien araberakoa, aurretiko gotorlekuen itxurara egokitua.

Ibilbide kulturala osatzeko, jatorrizko Jauregi Zaharra (gaur egun Turismo Paradorea), Andre Maria eliza gotikoa eta San Pedro eliza erromanikoa bisita daitezke; San Pedro elizak klaustroa eta dorre gotiko liraina ditu.


Helbidea:
Karlos III.a Prestuaren plaza, 31390 Erriberri.
Titularra:
Nafarroako Gobernua.
Edukia:
Antzinako Nafarroako Koroaren jabetzako jauregi gotikoa. “Erriberri, Erresuma baten tronua” erakusketa iraunkorra bisita daiteke bertan. Zerbitzu osagarriak: Liburu denda, denda, aldi baterako ekitaldietarako erakusketa eta kultura aretoak.
Ordutegia eta Tarifak: palaciodeolite.com
Telefono zenbakia: 948 741273.
Helbide elektronikoa :  info@guiartenavarra.com
Web orria: http://www.palaciorealdeolite.com/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa