(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Artxiboak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nafarroako Artxibo Orokorrari buruzko informazioa, haren historia,  fondoak eta zerbitzuak eta dokumentuak eskuratzeko bideak.

Nafarroako Artxibo Orokorra

Palacio Real

Nafarroako Artxibo Orokorraren gaur egungo egoitza, Rafael Moneo arkitektoaren obra.

Nafarroako Artxibo Orokorra 1836ko Errege Agindu baten ondorioz sortu zen. Agindu horrek Diputazioaren esku utzi zuen Kontu Ganberaren artxiboaren kudeaketa, eta Jose Yanguas y Miranda izan zen lehen artxibozaina. Azken hori hil ondoren, 1863an, Artxiboa Diputazioko idazkarien ardurapera pasa zen, eta idazkariek, beren zeregin administratiboetan buru-belarri sarturik, albo batera utzi zituzten artxiboaren kudeaketa lanak.

XIX. mende amaieran, Nafarroako Jauregiaren ondoko eraikinera lekualdatu zuten artxiboa, eta suspertu egin zen haren jarduera. Bi ikertzaile nabarmendu ziren garai horretan: Iturralde Suit eta Arturo Kanpion.

Gaur egun Nafarroako Artxibo Orokorra Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean dago, eta Tuterako Rafael Moneo arkitektoak zaharberritutako Nafarroako Erregeen Jauregian du egoitza.

Baliabide eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu: tresna teknologikoak Nafarroako ondare dokumentala sailkatu, kontsultatu eta gordetzeko; irakurketa eta kontsulta aretoa; Nafarroako artxibo publiko eta pribatu guztien beharrei erantzuteko gai den zaharberritze tailerra; argazki eta mikrofilmaketa laborategiak; ekitaldi aretoa; liburutegi espezializatua eta bulegoak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa