(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Santxotena Museoa (Arizkun)

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
Escultura de Santxotena.

Santxotenaren eskultura bat.

Santxotena museoa Arizkun izeneko herrian dago, Nafarroako iparraldean, Baztanen. Naturarekin harremanetan, Xabier Santxotena artistak gonbit egiten digu atari zabalean egin duen museoa ezagutzera.

Leku honetan, euskal mitologia biziberritu egiten da zuraren bitartez. Santxotenak era askotako pertsonaiak lantzen ditu eta denak daude paisaiak eskaintzen dizkigun berdetasun mota ororekin ederki uztartuak.

Oinez egiteko moduko zirkuituak bordaz borda gidatuko zaitu eta minusbaliatuentzako moldatua dago. Pirinioetako artzainak bizi eta aterpetzeko eraikuntzak dira bordak eta, hemen berreginak daude Santxotenaren zurezko tailuak gordetzeko. Gaiari dagokionez, nagusiki euskal mitologiari lotua dago.

Bilduman ageri diren irudi asko lamiak dira, hau da, arrain gorputza duten emakumeak. Halaber, mikeldiak ageri dira, hots, pertsonaia totemikoak.

Helbidea:
Bozate Auzoa, Erratzu errepidean.
31713 Arizkun (Nafarroa).
Edukia:
Zurezko eskultura.
Ordutegia:
- Udan (uztailaren 23tik abuztuaren 29ra):
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
Igandea: 11:00etatik 14:00era.
- Urtean zehar:
Larunbata: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
Igandea: 11:00etatik 14:00era.
Tarifak:
4,50 €
Taldeak eta kolektibo batzuk deskontuak.
Ikustaldi gidatuak:
20 pertsona arteko taldeak.
Aldez aurretik erreserba telefonoz.
Telefono zenbakia: 945 396664 - 605 717857.
Helbide elektronikoa: tlafragua@santxotena.org
Web Orria: www.santxotena.org/museos/
Kokapen-mapa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa