(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Uharte - Buldain Fundazioa (Uharte)

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Fundazioaren egoitza.

Fundazioak Patxi Buldainen lanaren adierazpen ezberdinak agertu nahi ditu, berarenganako zein bere obrarekiko hurreratzea ahalbidetuko dutenak eta bere proposamen artistikoekiko interesa eta jakin-mina piztuko dutenak.

Aldi berean bere helburuetako bat sustapen kulturala da, arte garaikidearen hedapena gauzatzeko aktibitate anitzak garatzean oinarritua. Jarduera plastikoak sortzen dituen pedagogia ekimenak profesionalei edo/eta artearen munduan hezitako pertsonei zuzendutako tailerretan gauzatzen dira. Era berean sistematikoki ikastetxeei zuzendutako jarduerak sustatzen dira.

Uharte Buldain Fundazioa 2003an sortu zen. Uharte herrian kokatua dago, Iruñetik sei kilometrora aurkitzen den landa inguruan. Fundazioa bere baitan gordetzen duen eraikina 1935. urtekoa da eta Victor Eusa iruindar arkitektoaren lehen lanetariko bat da.

Patxi Buldainen sortzeko eginkizunak lan eremu ezberdinak barne hartzen ditu. 1955etik gaur egunera arte, artistak bere sortzeko askatasun osoa eta bere esperimentaziorako grinak irudikatu ditu pinturan, eskulturan, grabatuan edo obra grafikoan.

Helbidea:
Leandro Azkárate kalea, 1.
31620 Huarte.
Edukia:
Patxi Buldáin artelana eta nafarroako arte garaikidekoa.
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Igandea eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Astelehena: itxita.
Tarifak:
Doan.
Telefono: 948 330360.
Helbide elektronikoa: fundacionhuartebuldain@hotmail.com
Web orria: www.fundacionhuartebuldain.com/euskara/

Kokapen-mapa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa