(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Zubietako Errota Ekomuseoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook
vista del molino de Zubieta

Zubietako Errota Ekomuseoa.

Zubietako Errota Ekomuseoa 1998an zabaldu zen, XVIII. mendeko errota zaharberritu ondoren, eraikinaren ia berrogei jabeek Udalari eginiko lagapenari esker.

Proiektua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak saritua, Maite Apeztegia Elso arkitektoak egin zuen.

Errotak arto ehotzearen prozesua bertatik bertara ikusteko aukera ematen die bisitariei, garai bateko lanarekin jarraitzen baitu.

Horrekin batera ikus daitezke: inguruko herrietan jasotako objektu etnografikoak, zurgintzako objektuak, nekazaritza tradizionaleko tresnak eta Ituren-Zubietako inauteri ospetsuarekin zerikusia dutenak.


Helbidea:
Leitzako errepidea, 31746 Zubieta.
Titularra:
Zubietako Udala.
Edukia:
Ardatz bertikaleko errota hidraulikoaren makineria, gaur egun funtzionamenduan; argindarra sortzeko XX. mende hasierako turbina; inguruko herrietan bildutako objektu etnografikoak.
Zerbitzu osagarriak:
Proiekzio aretoa eta denda.
Ordutegia:
-Irailaren 15atik uztailaren 14tara:
Asteartetik ostiralera: 11.00etatik 13.00etara.
Asteburuetan eta jaiegunetan: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.
Astelehenetan itxita.
- Uztailaren 15atik irailaren 14tara (eta Aste Santua):
Astelenatik igandera: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.
Tarifak:
Helduak: 3 euro.
Taldeak, ikasleak, jubilatuak: 1,50 euro.
8 urte arteko umeak: doan.
Telefono zenbakia: 948 451926.
Helbide elektroniko: udala@zubieta.es
Web orria: www.zubietakoerrota.net/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa