(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Aldi baterako erakusketa 2013

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Berunezko soldaduak. Miniatura militarra karlistaldietan (2013ko martxoaren 26tik abenduaren 8ra)

Erakusketako pieza baten xehetasuna.

Erakusketak Espainiako miniatura militarraren historian bidaiatzera garamatza: XVIII. eta XIX. mendeetatik, garai hartakoak baitira lehen miniaturak –jostailu gisa erabiliak–, gaur egun arte, non jostailuok bildumazaletasuneko eta egile-modelismoko objektu bilakatu baitira. Erakusketako figura guztien eszenatokia berbera da: XIX. mendeko karlistaldiak. Orduko protagonista, gudu eta gertakari esanguratsuenak ikus ditzakegu, unean uneko teknikari eta joerei jarraikiz egindako miniaturen bidez.

Erakusketan, bisitaria miniaturek izan duten bilakaeraz jabetuko da, alegia, urteetan zehar izan diren diseinu, material eta modelatu ezberdinak ikusteko aukera izanen du. Guztira 1.400 figura daude ikusgai, soldaduak, formazioak, eszenak, dioramak, gerra-jokoak eta bestelakoak batuta. Bertan, beste elementu interesgarri batzuk ere ikusten ahalko ditugu, hala nola dokumentuak, ikus-entzunezkoak eta argitalpenak.

Erakusketa hiru zatitan banatzen da. Lehena berunezko soldaduen jatorriari buruzkoa da: jostailu gisa erabiltzen zirenetik, hots, XIX. mendetik, Gerra Zibila arte. Bigarrena XX. mendeko bigarren erdialdean oinarritzen da: pixkana jostailu izateari utzi, eta bildumazaletasuneko objektu bilakatzen diren arte. Hirugarrena miniaturen egungo sorkuntzari dagokio: agerian uzten du errealismo eta adierazkortasun maila handia dutela.

Haurrei harrera berezia eginen zaie, irakurtzeko eta jolasteko gune bat baitago, Hans Christian Andersen idazlearen Berunezko soldadutxoa ipuinean oinarritua; izan ere, ipuinak garrantzi handia izan zuen haurren jostailu horren zabalkuntzan.

Erakusketan, Luis Esteban Laguardia aritu da komisario-lanetan, eta partikular askoren laguntza izan dugu (beren piezak utzi, eta eszenak prestatu dituzte).

Karlismoaren Museoak erakusketarekin lotutako hiru jarduera mota antolatu ditu, dohainik denak.

Ikusi erakusketaren katalogoa


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa