(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Museoen Nazioarteko Eguna 2021

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2021eko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Karlismoaren Museoak jarduera hauek antolatu ditu:

 

“Itzalak”

Iñaki Rifaterra artistak egindako proiektua da; arte garaikidearen bidez, karlismoari buruzko gogoeta egiten du. Hark egindako artelanak ikusgai izanen dira, animazio baten proiekzioa barne; Karlismoaren Museoaren bildumatik ateratako material eta kontakizunekin sortuak dira denak ere. Arreta jartzen du, bereziki, emakumeek azken gerra karlistan mezulari gisa izan zuten zeregin anonimoan.

Tokia: Karlismoaren Museoa

Maiatzaren 14tik aurrera (irailera arte)

Etengabeko proiekzioa (5 min)

12 lagunentzako tokia, gehienez ere.

Doako jarduera.

Museoa irekia egoten den ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.

Litografia artistikoko tailerra Iñaki Rifaterrarekin

Tokia: Atelier Estella-Lizarra

Larunbata, maiatzak 22, 10:00etatik 14:00etara.

Gehienez ere 8 lagun.

Aldez aurreko erreserba Karlismoaren Museoan (948 55 21 11, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Doako jarduera.



Haurrendako lantegia: “On Karlosen lepokoa”, “Tea en la Azotea”-ren eskutik

Tokia: Karlismoaren Museoa

Maiatzaren 22a, larunbata, 11:30-13:30.

Adin egokia: 5 urtetik 12ra bitarte.

Gehienez ere 12 lagun.

Aldez aurreko erreserba Karlismoaren Museoan (948 55 21 11, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Doako jarduera.

Erakusketa iraunkorra ikusteko bisita gidatuak

Tokia: Karlismoaren Museoa

Maiatzaren 22an, larunbata, 16:30ean eta 17:30ean (biak gaztelaniaz).

Bisitaldi bakoitzean, gehienez 12 lagun izan daitezke batera.

Aldez aurreko erreserba Karlismoaren Museoan (948 55 21 11, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Doako jarduera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa