(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2020-2021

Oraindik deitu gabea Behera kargatu agiriak


Epea

Eskabideak aurkezteko epea hemendik gutxira irekiko da.

Kontsultak egiteko soilik.

Aurkezpena

Norentzat

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Argibide gehiago

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • Ikasturte honetan indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Eguneratutako sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo sinatutako baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • NANaren fotokopia
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat)

Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako:

  • Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelera/euskara)

Jatorrizko inprimakia bidali behar da, behar bezala betea, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, San Domingo kalea, 8 - 31001 Iruñea.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

Araudia

37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

2343/2018 Ebazpena, uztailaren 18koa, zeinaren bidez ezartzen baita zein den prozedura prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu dezaten prestakuntza hori ez izateagatik baztertu direnek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendei dagokienez.

Harremana

Argibide eta Agiri Bulegoa

Telefonoak:

  • 848 42 65 16
  • 848 42 66 16
  • 848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Departamento de Educación


Emaitzak

2020-2021 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN ZERRENDAK

949/2020 Ebazpena, ekainaren 18koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena,  aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak.

Erreklamazio akta.

 

891/2020 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena,  aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

 

EGUNEROKO ESLEIPENAK:

 

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.