(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Prestakuntza ikastaroa, 25 eta 45 urtetik gorakoak Unibertsitatean Sartzeko Proba prestatzeko, 2019-2020

Ikastaroa, ikasleari laguntzeko ezaupide teoriko nahiz praktikoak eta behar diren estrategiak eskuratzen, gainditu ahal izateko Unibertsitatean Sartzeko Proba, 25 edo 45 urtetik gorakoena

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Noiztik 2019-08-06 Noiz arte: 2019-08-30

25 eta 45 urtetik gorakoak Unibertsitatean Sartzeko Proba prestatzeko ikastaroari dagokionez, horren matrikula epe hauetako batean egin ahalko da:

  • Uztailaren 1etik 4ra, 09:00etatik 13:30era
  • Abuztuaren 6tik 30era, 09:00etatik 13:00etara (abuztuaren 16an itxita)
  • Irailaren 12tik 27ra, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara

Aurkezpena

Norentzat

25 eta 45 urtetik gorako pertsonak, edo 2020an adin hori betetzen dutenak, Unibertsitateko ikasketak egiteko eskatutako titulazioa ez dutenak.

Argibide gehiago

Zer ikastetxetan egiten den

Iruñeko "Felix Urabayen" NHBHI

Ikastaroaren egitura

25 urtetik gorakoak Unibertsitatean Sartzeko Proba prestatu nahi duten ikasleek bost irakasgai landuko dituzte: 3 orokor eta 2 berariazko, hautatzen duten modalitatearen arabera. Aurrez aurreko prestakuntza izanen da, ordubeteko klasea taldean, goizez eta/edo arratsaldez; gainera, edukiak Internet bidez indartuko dira, Moodle plataforma erabilita, eta banakako tutoretza orduak izanen dira Bigarren Hezkuntzako irakasleekin.

  • Irakasgai orokorrak:
    • Testu iruzkina
    • Gaztelania
    • Atzerriko hizkuntza: ingelesa
  • Berariazko irakasgaiako
    • Geografia, Latina, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
    • Matematika, Fisika, Kimika, Biologia
      45 urtetik gorakoak Unibertsitatean Sartzeko Proba prestatu nahi duten ikasleek bakarrik bi irakasgai orokor landu beharra dute
  • Testu iruzkina
  • Gaztelania

Unibertsitatean sartzeko proba, helduentzat

Nola tramitatu?

Bulegoetan

IESNAPA Félix Urabayen

c/ Bartolomé de Carranza 5 - 31008 Pamplona

T. 848 430420

Harremana

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo kalea, z.g.
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 427
Helbide elektronikoa: epa@navarra.es

 

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.