(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Euskararen Gaitasun Agiria EGA eskuratzeko 2020ko deialdi bakarra

Deialdi bakarra

Oharra: DEIALDI BUKATUA

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-11-25 Noiz arte: 2019-12-19

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

16 urte beteta 2019ko abenduaren 31n.

Argibide gehiago

  • EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.

  • Nafarroako EGAri Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.

  • Agiria eskuratzeko azterketak urtean bitan egiten dira. Izena emateko epeak, normalean, azaroa eta abendua bitartean eta ekaina eta uztaila bitartean izaten dira.

  • Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak:  
    • Atariko proba 
    • Proba idatzia 
    • Ahozko proba
       
  • EGA azterketa prestatzeko baliabideak

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

2020ko deialdian izena emateko behar den dokumentazioa:

** EZINBESTEKOA da dokumentazio GUZTIA bete eta entregatzea. Bestela, matrikula ez da gauzatutzat emango.

-- Matrikula egiteko argibideak --

 

  1. Instantzia orokorra (erregistroan aurkeztu behar baduzu, bitan inprimatu kopia bat izateko)
  2. Matrikula orria
  3. NANaren fotokopia.
  4. Ordainketa-gutuna (arrunta ala familia ugarikoa)
  5. Behar denean, familia ugariko agiriaren fotokopia (hala behar denean).
  6. Behar denean, desgaitasuna dela eta, aurkeztu beharreko egiaztagiria.

_______________________________________________________________

  • Ordainketa-gutunen jarraibideak. Irakur itzazu gutunak betetzen hasi baino lehen.
  • Google Chrome, Mozilla Firefox edo Internet Explorer nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.

MATRIKULA ONLINE/INTERNETEN BIDEZ TRAMITATZEKO:

==> Hiru dokumentu hauek igo beharko dituzu tramitazioa online/interneten bidez egiteko. Horretarako:

 

Araudia

  • 1535/1985 Foru Agindua, urriaren 30ekoa (NAOko 134. zenbakia, 1985eko azaroaren 6koa), EGA Agiria arautzen duena
  • 60/2019 Ebazpena, urriaren 1ekoa, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2020ko deialdia onesten duena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezartzen duena.

Harremana

EGA Bulegoa 
San Domingo Aldapa z/g 
31001 Iruñea (Nafarroa)

Telefonoa: 848 42 66 13 
Faxa: 848 42 60 52
Posta elektronikoa: ega@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Sección de Euskera
Servicio de Plurilingüismo y Enseñanzas Artísticas
Dirección General de Educación


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.