Etxebizitza babestuetan obrak egiteko baimena

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestu baten jabe diren pertsona fisikoei.

  • Baimena emateak ez du esan nahi bestelako baimen zibilik (esaterako, Jabekideen Erkidegoarena) edo administratiborik (esaterako, etxebizitza kokatuta dagoen udalerriko Udalaren obra-baimena) eskatu beharrik ez dagoenik.
  • Etxebizitza babestu batean Administrazioaren baimenik gabe obrak egiteak Etxebizitza Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko Nafarroako 10/2010 Foru Legearen arau-haustea ekar dezake.

Prozeduraren urratsak:

  • Hiru hilabeteko gehienezko epearen barruan ebazten dira etxebizitza babestu batean obrak egiteko baimen-eskabideak.
  • Behin epe hori igaro ondoren eskatzaileak ez badu eskudun Departamentuaren erantzunik jaso, ezeztatutzat jo daiteke eskaera.
  • Eskabide-orria.
  • Egikarituko diren obrak deskribatzeko dokumentazioa (batez ere, egingo diren obren deskribapena eta azalpenerako planoak jasotzen dituen memoria).
  • Egikarituko diren obren aurrekontua.
  • Etxebizitzaren posta helbide osoa (udalerria, kalea, zenbakia, solairua…).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Etxebizitzako erregistroa
Alondegi kalea 1, 1
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Eraikuntza Atala
Telefonoa: 848 42 75 70
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.