Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia, pertsona fisikoen kasuan; edo administratzaileena, kontseilariena edo zuzendaritzako kideena, pertsona juridikoa baldin bada.
Enpresa eratzeko eskrituraren kopia edo testigantza, ordaindutako kapitalaren zenbatekoa jasotzen duena, bazkideen izenekin eta haien partaide-kuotekin; baita estatutuen kopia ere, pertsona juridikoen kasuan.
Enpresa operadore bezala inskribatu nahi duen sozietatea oraindik eratu ez bada, inskripzioari buruzko aldeko irizpena eman ondoren aurkeztu ahal izango dira aipatutako agiriak.
Interesdunen ondasunen aitorpena. Pertsona juridikoen kasuan, betebehar hori izango dute sozietatearen kapitalaren % 5 baino gehiagoren titularrak diren bazkideek eta sozietatearen administratzaileek, kontseilariek eta zuzendaritzako kideek.
Eskatzaileak dituen giza baliabideei eta baliabide teknikoei eta dauzkan lokalei buruzko azalpen-memoria.
Lizentzia Fiskalean alta emanda dagoela eta lizentzia horren ordainketa egunean daukala egiaztatzen duen frogagiria.
Enpresa eta, hala badagokio, langileak Gizarte Segurantzaren dagokion erregimenean alta emanda egotea.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua
Zaragozako errepidea, 3,5 km.
31191 Cordobilla (Nafarroa)
Herritarren arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua
Zaragozako errepidea, 3,5 km.
31191 Cordobilla (Nafarroa)
Herritarren arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala
Zaragozako errepidea, 3,5 km
31191 Cordobilla (Nafarroa)
Telefonoak: 848 426 869 / 848 426 969
Posta elektronikoa: jepar@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.