Kenkarirako eskubidea duten dohaintzak (182 eredua)

Oinarrizko informazioa

Aitorpena egiteko obligazioa dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak, Sozietateen Zergaren zerga-oinarrian ken daitekeen partidatzat jotzen diren dohaintzak edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek, baldin eta dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek egindako dohaintza egiaztatzen duen ziurtagiririk egin badu.

Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina arautzen duen 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuak ezarritako kenkarien erregimenari heltzen dioten edo ez adierazi beharko da; horrez gain, dohaintza-emailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izen-abizenak edo sozietatearen izena
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia
  • Dohaintzaren zenbatekoa
  • Dohaintzaren balioa, espezietan egiten denean
  • Urte naturalean zehar egin diren dohaintzen errebokatzeei buruzko informazioa, halakorik gertatu bada
  • 182 inprimaki-eredua.
  • 15 pertsona baino gehiago zerrendatuta dituzten aitorpenak nahitaez aurkeztu behar dira bide telematikoz.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpenari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da. 

Aitorpenari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time