Kanpaldi bat gazteen aire zabaleko jarduera da, natura ingurunean mugatutako eta seinaleztatutako lursail batean egiten dena. Bertan, egonaldirako eta gaua igarotzeko kanpin-dendak jartzen dira, naturarekiko zuzeneko harremanaz gozatzeko.
Gogorarazten da ezin dela kanpatu, interes publikoa dela eta, horri buruzko debeku edo mugapenen eraginpean dauden lekuetan, edo legezko edo arauzko xedapenen bidez berariaz ezarritako zortasunen eraginpean dauden lekuetan, erakunde eskudunen beharrezko baimena lortu ezean. (5.13 artikulua) Adibideak: sua erabiltzeko baimena, kanpaldiak Nafarroako naturaguneetan, kanpaldiak ibilguaren zaintza-eremuetan (KKH, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa).