(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Laguntza goiztiarra, 0-3 urte bitartekoentzako

  • Balorazio-, estimulazio- eta errehabilitazio-programak, garapenaren nahasmendua jasaten duten edo jasateko arriskua duten haurrek dituzten aldi baterako beharrei edo behar iraunkorrei erantzuteko.
  • Alterazio edo desgaitasun baten ondorioak mugatzea eta, hala badagokio, desagerraraztea.
  • Haurren eta haien familien integrazio familiarrerako eta sozialerako aukerak erraztea eta bizitza-kalitatea hobetzea.
Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

0 eta 3 urte bitarteko haurrak, ondoren adierazten diren eskakizunak betetzen badituzte:

  • Nafarroan bizi izatea.
  • Garapenaren edozein zailtasun, alterazio edo nahasmendu izatea edo horrelakorik izateko arriskuan egotea.
  • Baldintzak, ordutegiak eta erregulartasuna onartzeko familiaren konpromisoa.

Argibide gehiago

  • Zerbitzu prebentiboa da, beraz, ez dago desgaitasun-maila aitortuta izan beharrik
  • Zerbitzu integrala da eta inplikatutako sektore guztien jarduketak koordinatzen dira: Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuak
  • Informazio gehiago eskuratzeko

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria (gazteleraz edo euskaraz) edo bideratze-orria (gazteleraz edo euskaraz), beteta.
  • Balioespen eta Orientazio Lantaldearen (BOL) txostena, tratamendu beharra dagoela agintzen edo adierazten duena.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskabidea egiteko

Bi modutan tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Eskabidea familiak edo legezko tutoreak bideratzen badu, eskabide orokor edo berariazko inprimaki bidez egingo da (eskabide hori eskuragarri dago Nahitaezko Dokumentazioari dagokion atalean); inprimakia behar bezala bete eta honako lekuetako batean aurkeztu behar da:

  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
  • Laguntza Goiztiarreko Zentroa
    Garajonai kalea, 49
    31621 Sarriguren
  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia (PANA)
    Gonzalez Tablas kalea, 7
    31005 Iruña

Eskabidea osasun zerbitzuko profesional batek (pediatra, neuropediatra...) edo hezkuntza arloko profesional batek (haur eskoletako koordinatzaileak...) egiten badu, arrazoitutako txostenarekin batera bideratuko zaio eskabidea (Nahitaezko Dokumentazioari dagokion atalean eskuragarri dagoen bideratze-orriaren bitartez) Laguntza Goiztiarreko Zentroko Laguntza Goiztiarrerako Programaren Koordinatzaileari.

Ofizioz ere abiaraz daiteke prozedura, Laguntza Goiztiarreko Zentroaren beraren ekimenez. 

Hurrengo urratsak

  • Behin Laguntza Goiztiarreko Zentroan eskabidea jasotzen denean, adingabearen, haren familiaren eta ingurunearen egoera aztertzeari eta baloratzeari ekingo zaio. Balorazio hori egiteko beharrezkotzat jotzen diren txostenak eskatu ahal izango zaizkie inplikatutako sektoreei. Balorazioaren ondoriozko diagnostikoa dagokion balorazio-txostenean jasoko da; txosten horretan zehaztuko da Banakako Esku-hartze Programarik behar den.
  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eskudun organoaren Ebazpen bidez aitortuko da Laguntza Goiztiarreko zerbitzua erabiltzeko eskubidea; ebazpen hori Laguntza Goiztiarreko Zentroaren proposamenean oinarrituko da.
  • Eskubidea aitortzen duen Ebazpenaren ondorioz, Banakako Esku-hartze Programa prestatzen da; programa horretan jasoko dira banakako balorazioan oinarritutako beharrezko helburuak eta jarduketak.
  • Laguntza Goiztiarreko Zentroak garatuko du Programa hori, Haur Garapeneko eta Laguntza Goiztiarreko Unitateen (HGLGU) bitartez. Zerbitzuarekin hasi aurretik, adingabearen tutorearekin adostuko dira edukiak eta ordutegiak, eta dagozkion baldintzak onartzeko agiria sinatuko da. Hilabete bateko epearen barruan emango zaio hasiera zerbitzuari.

 

Harremana

  • Laguntza Goiztiarreko Zentroa
    Garajonai kalea, 49
    31621 Sarriguren
    Telefono zenbakia.: 848 42 54 51
    Fax zenbakia: 848 42 54 82
    Helbide elektronikoa: centro.atencion.temprana@navarra.es
  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia
    Gonzalez Tablas kalea, 7
    31005 Iruña
    Telefono zenbakia: 902 165 170; 848 426 900
    Fax zenbakia: 948 240 108
    Helbide elektronikoa: andep.informacion@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Gizarte Politiketako Departamentua
Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.