Bitartekaritza zerbitzua, hipoteka eta alokairua ordaintzerik ez dagoenean

Etxebizitza babestu batean bizi diren pertsonentzat bakarrik da tramite hau

Oinarrizko informazioa

Foru Komunitateko herritarrak, ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzerik ez dutenak, familia unitateari berari zuzenean egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, edo errentan hartutako etxebizitza babestuaren alokairua ordaintzerik ez dutenak.

Bitartekaritza zerbitzua, hipoteka eta alokairua ordaintzerik ez dagoenean:

  • Doako zerbitzua da.
  • Familia unitatearen egoera ekonomikoa aztertu eta zorra ordaintzeko dauden aukerak proposatzen dira.
  • Etxebizitza Zerbitzuko teknikariak harremanetan jarriko dira banku entitateekin, bitartekaritza egiteko eta konponbide zehatz eta egokia bilatzeko: hipoteka kreditua berriz finantzatzea, etxebizitza ordainean ematea, zorra edo, errentan hartutako etxeen kasuan, entitate errentatzailearekin alokairua kitatzea, posible bada.

Bulegoko hitzordura eraman beharreko dokumentazioa:

Hipoteka ordaintzerik ez dagoenean:

  • Etxebizitzaren eskrituren eta hipoteka maileguaren fotokopiak.
  • NANaren fotokopia.
  • Maileguaren azken ordainagirietako bat.

Errentan hartutako etxebizitza babestuaren kasuan:

  • NANaren fotokopia.
  • Errentamenduko kontratuaren fotokopia.
  • Errentaren azken ordainagirietako bat.
  • 6/2012 Errege Dekretua, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa.
  • 1/2013 Legea, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  1. Bitartekaritza eskatzeko aldez aurreko hitzordua eskatu behar da Etxebizitza Zerbitzuan, honako helbide elektroniko honetan: oficina.mediacion.hipotecaria@navarra.es.
  2. Ondoren, Etxebizitza Zerbitzua harremanetan jarriko da erabiltzailearekin hitzorduaren eguna eta ordua zehazteko. Erabiltzaileari datu hauek eskatuko zaizkio: izena, bi deitura, harremanetarako telefonoa, etxebizitza non dagoen eta non duen hipoteka edo zein den alokairuaren sustatzailea.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuaren bulegoetan ere eska daiteke. Izena, bi abizen eta harremanetarako telefonoa eman beharko dituzu. Bulegoa hemen dago:
Alhondiga kalea 1, 1.a
31002 Iruña
Ordutegia: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alhondiga kalea 1, 1.a
31002 Iruña

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.