(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-03-04 Noiz arte: 2019-03-13

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Hurrengo baldintzetako bat betetzen duten pertsonak

  • Erdi mailako zikloetan sartzeko sarbide proban izena emateko:
    • gutxienez 17 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide proban izena emateko:
    • gutxienez 19 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea. 
  • Arte plastiko eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko sarbide proban izena emateko:
    • gutxienez 19 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, edo
    • 18 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, eta teknikari titulu baten jabe izatea, egin nahi den goi mailako tituluaren erlazionatuta.
  • Goi mailako Erregimen Bereziko ikasketan sartzeko sarbide proba izena emateko:
    • Gutxienez 19 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, edo
    • 18 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, kirol teknikari titulu baten jabe izatea, eta gorputz eta kirol jarduerak lanbide arloaren teknikari titulu baten jabe izatea.

Argibide gehiago

Izartxoarekin seinalatutako modalitateetako zati komuneko berritasun: Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da. Beraz, hemendik aurrera, zati komunak 3 ariketa izango ditu, 4 ariketa beharrean.

Proba modalitate bakoitzak ondoko lanbide arloetan sartzeko aukera ematen du: 5. Eranskina

Aurreko urteetako azterketak: 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Izena emateko orria, behar bezala betea: 
  • Fotokopia: NANa, AIZ edo pasaportea
  • Izena emateko tasen ordainagiria-azterketa eskubideak (ordainketa-gutun hauek eskuratzeko, "Tramitatu" botoia sakatu behar da). 
    • Ordainketa-gutun arrunta: 18 euro
    • Familia ugari orokorraren edo %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro
    • Ordaintzetik salbuetsia. Doako matrikula:
      • Familia ugari bereziko kideak
      • Ekintza terroristen biktimak (baita ezkontidea eta seme-alabak ere)
      • Genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere)
      • Gutxienez % 65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak
      • Langabeak, frogatzen baldin badute langabe izan direla gutxienez sarrera-probetan izena eman aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez.

Ordainketa-gutuna betetzeko jarraibideak. (ordainketa-gutun hauek eskuratzeko, "Tramitatu" botoia sakatu behar da). 
OHARRA: Eskatzailearen ordainketa gutuna pertsonalizatua da, Ogasunerako, ordenagailuz soilik bete daitekeena eta eskura soilik izena emateko epean egonen dena. Arretaz bete hura itzultzeko zailtasunak izaten direlako.

Sarbide probarako izen-ematea honela eginen da:

Hautazko agiriak

Egokitzapenetarako txostena

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko orientatzaileek txosten hau bete beharko dute eta Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren
Zerbitzuko Orientazioaren Bulegoa bidali (Hezkuntza Departamentua)

Hurrengo urratsak

Prozesuko egutegi osoa

Garrantzitsua: azterketan ez da onartuko identifikazio-agiri ofizialik gabe egotea (NAN, Pasaportea, etab).

Azterketara eraman daitezkeen materialak: Erdi Maila / Goi Maila

 

 

 

 

 

Araudia

  • 31/2019 Ebazpena, otsailaren 1ekoa, (NAO,  40.a, 2019/02/27koa), 92/2019 Ebazpenaz aldatuta, otsailaren 19koa, (NAO 42. a 2019/03/01ekoa).
    • Ebazpenaren testu bateratua, zeinaren bidez deialdia egin baitzen Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntza zikloetan sartzeko probak egiteko, 2019. urtean (jatorrizko ebazpena eta aldatzen duena testu bakar batean batzen dira).
  • Erdi mailako probaren curriculum erreferentziak: 24/2015, apirilaren 22ko Forua Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena
  • Goi mailako probaren curriculum erreferentziak:
  • 20/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa (NAO, 256.a, 2012/12/30ekoa).

Harremana

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala
Santo Domingo aldapa
31001 Iruña (Nafarroa)

Emaitzak

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.