(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Helduentzako Batxilergoa. 2018-2019 ikasturtea

Prestakuntza eskaintza, Batxilergo titulua aurrez aurreko edo urrutiko ikastaroen bitartez lortu nahi duten helduentzako.

Aurkezteko epea itxita Argibideak


Epea

Noiztik 2018-08-07 Noiz arte: 2018-09-04

Urrutiko Batxilergoan matrikula egiteko datak dira aurrekoak.

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIn Urrutiko Batxilergoa ikasteko matrikula (ikastaroa irailaren 5ean hasiko da):

  • Uztailaren 2tik uztailaren 5era (9:00-13:00)
  • Abuztuaren 7tik 31era (09:00-13:00)
  • Irailaren 3tik 4ra (09:00-13:30)
  • Irailaren 13tik 28ra (09:00-13:30 eta 16:00-18:00)

Batxilergo presentziala (gauekoa) ikasteko matrikula:

Aurkezpena

Norentzat

  • 18 urtetik gorakoak edo ikasketak hasten dituzten urtean betetzen dituztenak. Salbuespenez, 16 urtetik gorakoak, baldin eta lan-kontratu bat badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.
  • Interesdunek titulu hauetakoren bat izan beharko dute: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua.

Argibide gehiago

  • Ikasketen antolamendua
    • Bi modalitate irakasten dira:
      • Zientziak
      • Giza eta Gizarte Zientziak
    • Kurtso bakoitzean ematen diren irakasgaiak lau motatakoak dira:
      • Enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak
      •  Enborreko irakasgaien multzoko aukerako irakasgaiak
      • Irakasgai espezifikoen multzoko irakasgaiak
      • Autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaiak
  • Aurrez aurreko Batxilergoa (gauez)
    • Ikasmailetako bakoitzean, astean, ikasleek astelehenetik ostiral bitartean izanen dituzte eskola-orduak eta egunean 45 minutuko 4-6 saio.
    • Irakasgai guztien asteko ordutegia.
  • Urrutiko Batxilergoa
    • Ikasleei irakasgai bakoitzeko tutore bat esleituko zaie.
    • Ikasleei bi modutan eginen zaie arreta: batetik, aurrez aurreko taldekako tutoretza saioen bitartez (ikasturte hasieran ezarritako programa baten arabera irakasgaiaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin), eta bestetik, orientazioko banakako tutoretzen bitartez (aurrez aurre, telefonoz edo modu telematikoan).
    • Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.
    • Ikasketa hauek ematen dituen Felix Urabayen BHIk badu ikasgela birtual bat, irakasgaien hezkuntza baliabideekin eta komunikazio tresnekin (posta elektronikoa, foroak, txata), ikasleek errazago ikas dezaten.
    • Ikasleek beren lan autonomoa bideratuko duen lan gida/agenda bat izanen dute.
  • Matrikula
    • Matrikula egin daiteke ikasmaila oso batean edo ikasmaila bateko edo bietako irakasgai solteetan.
    • Matrikula egin daiteke bigarren ikasmaila osoan lehen ikasmailako bi irakasgai gehienez ere gainditu gabe izanik ere.
    • Helduen Batxilergoan matrikulatutako ikasleek ez dute izanen ikasketa horietan irauteko mugarik, araubide arruntean gertatzen den bezala, non gehienez ere 4 urtez egon daitezkeen.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Ikasketa hauetan izena emateko zer dokumentazio behar den jakiteko, jo ezazue ikastetxeetako idazkaritzetara edo ikastetxe horietako webguneetara.

Araudia

Harremana

Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 427
Helbide elektronikoa: epa@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.