(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Mentor ikasgelak - Arautu gabeko prestakuntzako ikastaroak Internet bidez

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

18 urtetik gorako pertsonak eta, salbuespen gisa, 16 urtetik gorakoak.

Argibide gehiago

Internet bidezko urrutiko prestakuntza, irekia eta librea.

  • Irekia: matrikulatzeko baldintza bakarra adina da.
  • Malgua: matrikula urte osoan dago irekita, uztailean eta abuztuan izan ezik. Ikastaroa egin daiteke etxetik edota matrikula egin den Mentor ikasgelan bertan.
  • Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ministerioak sinatutako aprobetxamendu ziurtagiria eskuratzen dute ikastaroa bukatuta ondoren ebaluazio proba presentziala gainditzen dutenek.
  • Tutoretza telematikoa: ikastaroko edukietan espezializatutako tutore batek dagozkion ikasleei lagunduko die, ebaluatuko ditu eta haien ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du. Posta elektronikoz erantzunen ditu egiten dizkioten galderak, 48 orduko epean gehienez.
  • Ikasgelako laguntza: ikastaroak egiteko eta bukaerako ebaluaziorako behar diren baliabideak ditu. Administratzaile bat du, ikasgelaren funtzionamenduaz, interesdunei aholkua emateaz eta ikastaroen matrikulazioaz arduratzen dena.
  • Matrikula. Ikastaroek hilabeteko 24 euroko prezioa dute; hasierako matrikula bi hilabetekoa izanen da.
  • Ohiko galderak.
  • Mentor ikasgelak Nafarroan.
  • Informazio gehiago Mentor ikasgelen webgunean.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
Hautazko agiriak

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Ikastaroren bat egin nahi dutenek hurbilen duten Mentor irakasgelara joan beharko dute.

Hasierako matrikula.

  1. Hasierako matrikularen ordainketa-gutuna deskargatu behar da.
  2. Inprimakia bete eta banku batera joan behar da 48 euroko diru-sarrera egitera (ikastaroko 2 hilabeteri dagokiona). 
  3. Diru-sarreraren frogagiria Mentor ikasgelara eraman behar da, administratzaileak ikasleari ikastaroan alta eman eta tutorea esleitu diezaion.

Matrikula berritzea

Ikastaroa bukatzeko bi hilabete baino gehiago behar badira, matrikula 30 egun gehiago berritu beharko da.

  1. Luzapenaren ordainketa-gutuna deskargatu behar da.
  2. Bete eta 24 euroko diru-sarrera egin behar da banku batean.
  3. Diru-sarreraren frogagiria Mentor ikasgelaren administratzaileari eraman edo igorri behar zaio.

Harremana

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 427
Helbide elektronikoa: jmunozru@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Hezkuntza Departamentua
Hezkuntzaren Zuzendaritza Nagusia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.