Elkarteen federazioen erregistroa

Erregistroan inskribatzen ahal da elkarteen federazio berrien eraketa, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren mendeko edozein elkarte-erregistrotan inskribatutako elkarteei dagokienez, federazio horiek beren jarduera batez ere Nafarroako Foru Komunitatean gauzatu behar badute

Oinarrizko informazioa

Elkarteen edozein erregistrotan inskribatutako elkarteak, federazio bat erregistratu nahi badute.

Federazio bat da hainbat elkarte helburu komun batekin batzen dituen entitatea, elkarte horiek ordezkatzen dituena. Horren helburua da elkarteek beren xedeak hobeki lortzea eta haien arteko koordinazioa erraztea.

Federazioek nortasun juridiko berekia dute, federazio bakoitza sortzen duten elkarteenaz bestelakoa.

Federazioak elkarteen araubide orokorrari lotuak daude, eta, haiek bezala, publizitatearen ondorioetarako baizik ez dira inskribatzen Elkarteen Erregistroan.

Federazioaren jardueren lurralde-eremu nagusia Nafarroako Foru Komunitatea izanen da. Federazioak beste autonomia erkidego batzuk hartzen baditu, Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuko da.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 19.era bitarteko artikuluetan eta 28. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkezten ahalko dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da. 
  3. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  4. Eskaerako akatsak zuzentzea: eskaerek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei akatsa zuzentzeko eskatuko zaie, hamar egun balioduneko epean, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  7. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean federazioaren izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Eraketa akta, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren  6.1 artikuluan adierazitako edukiarekin. Entitate sustatzaileen ordezkari guztiek eginen dute, eta entitate bakoitzaren izena, inskripzio zenbakia eta egoitza adieraziko da, bai eta ordezkarien identitatea ere.
  4. Estatutuak, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritako edukiarekin.
  5. Inskripzio tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.
  6. Elkarteen ordezkariek beren identitatea frogatu beharko dute. Horretarako, adierazi beharko dituzte izen-deiturak, nazionalitatea, helbidea eta legezko nortasun agiriaren zenbakia, agiriaren kopiarekin batera, edo administrazioak datuak egiaztatu ahal izateko baimena emanen dute, hala adierazita aktan, eskabidean edo hari erantsitako beste edozein agiritan.
  7. Behar den dokumentazioa, egiten ari diren ordezkaritza frogatzeko, bai eta ordezkatuaren borondatea ere, federazioa eratzearen aldekoa; horretarako, baliatzen ahalko da ordezkari bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, edota dagokion idazkariak emandako ziurtagiria, elkarte sustatzaile bakoitzeko lehendakariaren oniritziarekin.
  8. Erantzukizunpeko adierazpena, federazioko behin-behineko lehendakariak sinatua, non adieraziko baita federazioak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza edo egoitza sozial gisa erabiltzeko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Federación de Asociaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.