(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Elkarteen araubide juridikoa araudi indardunera egokitzeko

Elkarteak martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikora egokitzeko erabakien inskripzioa.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

  • Inskripzio eskaera Batzar Orokorrak erabakia hartu eta hilabeteko epean aurkeztu behar da erregistroan.
  • Epe hori iraganik egiten bada eskaera, erabakitako egokitzapenaren indarra berresten duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Aurkezpena

Norentzat

Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak indarra hartu aurretik Erregistroan inskribaturik zeuden elkarteak (lege berrira egokitu gabe daudenak).

Argibide gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Estatutuak aldatu BEHAR EZ dituzten elkarteek honakoak aurkeztuko dituzte:

  • Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  • Estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria edo Batzar Orokorraren akta.

Hori hala izanik ere, Erregistroak aztertu eginen du ea indarra duten estatutuak Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren araberakoak ote diren eta, behar izanez gero, haiek aldatzeko eskatuko du. Halakoetan, Estatutuak aldatzeko tasaren ordainketa-gutunaren frogagiria aurkeztu beharko da.

Estatutuak aldatu BEHAR dituzten elkarteek honakoak aurkeztuko dituzte:

  • Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  • Estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria edo Batzar Orokorraren akta.
  • Estatutuak: Estatutuen testu osoaren 2 ale, jatorrizkoak, aldatutako artikuluak sarturik, lehendakariak eta idazkariak sinatuak. Haietan, eginbidez, zera adieraziko da: estatutuak idatzi direla Batzar Orokorrean erabakitako aldaketak sartuta, Lege Organikoari egokitzeko asmoz, eta zer datatan erabaki ziren.
  • Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina

Bi kasuetan, indarreko Zuzendaritza Taldearen inskripzioa izapidetu beharko dute

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Ziurtagiriaren edo Aktaren eta, beharrezkoa bada, Estatutuen jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Hurrengo urratsak

  • Estatutuak egokitu BEHAR EZ dituzten elkarteak:
  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Elkarteen Erregistroak, dokumentazioa ongi badago edo elkarteak behar bezala zuzendu badu, behar den idatz-oharra eginen du esanez elkartea lege organikora egokitu dela, eta azkeneko zuzendaritza taldearen osaera zein den idatziko du.
  • Estatutuak egokitu BEHAR dituzten elkarteak
  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da. 

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Telefonoa: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.