(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Nekazaritzako Makineriaren Erregistroa

Alta ematea, baja ematea edo datuak aldatzea, Nafarroako Foru Erkidegoko nekazaritzako makineria inskribatu eta haren egoera eguneratzen den erregistro publikoan.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok sartzen ahalko du nekazaritzako makina bat Erregistroan, alta emanez, makina horren egoitza Nafarroako Foru Erkidegoan baldin badago.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Erregistroko tasen ordainketa gutuna, datuen eskaerarako izan ezik (eskerak ez dira kontuan hartuko eta espedientea ez da tramitatuko, tasak kitatu izana egiaztatzen duen ordainketa-agiria aurkezten ez bada).

Inskripzio ziurtagiriak eskatzeko, baldin eta Nafar Gobernuan aurkeztea beharrezkoak ez badira:

Partikularrei erregistroan bertan egingo zaie ordainketa-gutuna eta gestoriei CD bat emango zaie zeinetan ordainketa-gutuna lortzeko jarraitu beharreko argibideak aurkituko dituzte.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Ordainketa

Ordainketa egin dezakezu Ordaindu botoi sakatuz

Bulegoetan

Ahal dela, hemen aurkeztu: 

  • Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa) 
  • Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren Bulegoen sarean

Oharra 1: Beste erkidego batera saltzeagatik eskatutako baja emate kasuan, tramitatutako baja agiriaren jatorrizkoa makina eskuratzen duenari emanen zaio. Gainerako kasuetan, tramitea amaitzeko, baja agiria eta ordainketa agiria Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aurkeztu beharko da.

Hurrengo urratsak

  • Nekazaritzako Makineria Erregistroan eskabideak jasotzea.
  • Egiaztapen, inskripzio eta Nekazaritzako Inskripzio-Txartelaren igortzea (bajak izan ezik).
  • Matrikulatu daitekeen makineriaren kasuan:

    • Matrikulazioetarako, eskualdaketerako, etabar. agiriak Probintziako Trafikoko Buruzagitzara igorri beharko dira (baja emateko ikusi Oharra 1).
    • Probintziako Trafikoko Buruzagitzak egokitutako matrikula zein den jakin arazten dio Nekazaritzako Makineriaren Erregistroari bere espedientean horrela jasota geratu dadin.
  • Matrikulatu ezin daitekeen makineriaren kasuan:

    • Nekazaritzako inskripzio txartelaren igortzea.
    • Makina laguntza-plan bati lotuta baldin badago eta halakorik eskatu bada, inskripzio ziurtagiria laguntza kudeatzen ari den teknikariari bidaliko zaio, diru-laguntzaren ordainketari ekin dadin.

Araudia

1987ko maiatzaren 28ko Agindua (BOE zk 138, 1987/06/10)

Harremana

Nekazaritzako Makineriaren Erregistroa (Ref. 31016)
Kudeaketa eta Modernizazio Administratiboaren Atala
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Telefonoa: 848 426 240
Faxa: 848 424 810
Helbide elektronikoa: regmaqag@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.