(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Egoitza

Nafarroako Jauregia, foru erakundeen egoitza XIX. mendeaz geroztik

Eraiki zenetik, 1840 eta 1851 bitartean, Nafarroako Jauregia foru instituzioen egoitza izan da. José de Nagusiaren obra neoklasiko honetan berrikuntza lanak egin ziren 1932an.


Iruñeko erdigunean eraikia, Jauregia alde historikoan dago. Alde batean Gazteluko Plaza dauka, eta beste aldean Nafarroako Foruen monumentuari eusten dion zutabea, Sarasate Pasealekuan.

Jauregian balio handiko artelan ugari daude, Goya, Rubens, Madrazo, Gustavo de Maeztu eta bestek eginak, eta ikusgai daude orrialde honetan, eraikineko areto eta langeletan zehar egiten den bisitaldian. Gela horien historia eta kokapen zehatzaren berri izateaz gain, erabiltzaileak egoitzarako bisita bat hitzartu ahal du.

Esan bezala, orrialde honetatik Nafarroako Jauregiko leku guztiak ikus daitezke, baita hormetako elementu interesgarrien xehetasunez jabetu ere, eta gainera, 360ºko ikustaldi bat egin daiteke.

Aukera duzu, bada, historiaz mamitutako leku hau ezagutzeko, eta hala nahi izanez gero, bisitaldi gidatu bat hitzartu ahalko duzu. Horretarako, nahikoa da ikustaldi birtualean daukazun formularioa betetzea.

Nafarroako Jauregia Nafarroako Diputazioaren egoitza izan da azken 165 urteotan. Gobernuaren egoitza denez, jendearen bisitak araututa daude. Azaroaren amaieran, Nafarroaren Egunaren inguruan, herritar orori irekita dauden bisita gidatuak antolatzen dira. Gainerako hilabetetan ere taldekako bisitak eskaintzen dira (20 lagunetakoak gutxienez) kultur-, hezkuntza- eta gizarte-elkarteentzako, lanegunetan eta arratsaldez, betiere Gobernuaren eguneroko jardunari eragiten ez dioten heinean. Bisita hauek 848427127 telefonoan eta protocolo@navarra.es helbide elektronikoan eska daitezke.

Hauek dira jauregiko gela nagusiak:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa