(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Beste areto batzuk

Bilera Aretoa, Lehendakarien Aretoa, Isabeldar Aretoa, Lehendakariaren Bulegoa, Kapera eta Jangela

Goran, Lehendakariaren bulegoa. Beheran, tapizaren xehetasun bat.

Goran, Lehendakariaren bulegoa. Beheran, tapizaren xehetasun bat.

BILERA ARETOA

Areto honetan egiten ditu bilerak Nafarroako Gobernuak. Bilera mahai handi bat dago gelaren erdian, eta haren inguruan kokatuta daude Gobernuko kideen eserlekuak. Eserlekuak gorriz tapizatuta daude, bizkarrean kate maila batzuk dituzte brodatuta, eta brontzezko bi arrano txikik buru ematen diete. Gustavo de Maezturen horma irudiak: Aretoko pareta guztiak Gustavo de Maeztu margolariak 1935ean margotutako Nafarroari buruzko horma irudi adierazgarriez apainduta daude. Erdian Nafarroako armarri bat dago, urre kolorekoa, eta jantzi tradizionalez jantzitako bi emakume, armarriari eusten. Bi horma irudi handienetan Nafarroako Mendialdeko eta Erriberako nekazaritzako jarduera tradizionalak agertzen dira. Beste gune batzuetan Nafarroako historiako gertaera eta pertsonaia ospetsuak daude irudikatuta.

Kasetoizko apaingarriak: Aretoko sabaian, haritzezko kasetoizko apaingarri eder batzuk daude, irudi heraldikoez apainduak. Nafarroako armarriak eta Erresumako hainbat errege eta dinastiaren armarriak agertzen dira konbinatuta: Antso Jakitunarena, Antso Azkarrarena, Champaigne, Evreux eta Vianako Printzerria.

Objektu aipagarriak: Aretoaren erdiko tximinian XIX. mendeko erloju frantses bat dago, 1841eko Lege Hitzartuari buruzko alegoria bat duena. Apostoluaren burua, Jorge Oteizak egina eta Salestarren kongregazioak Nafarroari emana, eta Foru Hobekuntzaren 1982ko lehen argitaraldiaren ale bat; Legearen testua 1982ko martxoaren 9an onartu zuen Foru Aldundiak, areto honetan bertan.

Bilera aretoko gelaurrea: Bilera Aretora sartzeko gelaurre txiki bat dago. Gelaurre horretan, Berpizkundeko kabinete bat, 1600. urte ingurukoa; tiraderak hezurrezko zutabetxo batzuek eta tailu urreztatuek apainduak dira. Gelako hormetan kobrezko xaflan egindako margolan sorta bat dago, Peter Sionek XVII. mendean landua, Joseren eta haren anaien historia biblikoari buruzkoa.

LEHENDAKARIREN BULEGOA

Gela honetan lan egin ohi du eta hartzen du jendea audientzian Nafarroako Gobernuko Lehendakariak. Bulegoaren horma nagusiko tapizean Antso VII.a Azkarra agertzen da, Navas de Tolosako guduan; erregea esparru almohadea inguratzen duten kateak hausten ari da. Vicente Pascualek egin zuen tapiza, 1950ean, Ramon Stolz margolariaren diseinu batean oinarrituta.

Erretratuak: Nafarroako Jauregiko balio handieneko artelana Lehendakariaren bulego honetan dago. Fernando VII.aren erretratu bat da (Fernando III.a Nafarroakoarena), Francisco de Goya y Lucientes margolariak egina, 1814an, Nafarroako Erresumako Aldundiaren eskariz; Aldundiak 2.000 erreal kuarto ordaindu zituen lan horren trukean. Bulego horretan Fernando VII.aren bi emazteren erretratuak ere ikus daitezke: Maria Isabel de Berganzarena, Federico de Madrazok margotua; eta Maria Kristina Borboikoarena, Vicente Lopezek egina.

Intereseko beste objektu batzuk: Lehendakariaren bulegoko altzariek eta kasetoizko apaingarriek egur landuzko multzo ikusgarria osatzen dute. Bulegoan Julian Gayarreren busto bat ere bada, Mariano Belliure eskultore eta erronkariar tenorraren lagunak landua. Apaingarriei dagokienez, aipatzekoak dira, halaber, XIX. mendeko ingeles erloju bat, Sèvresko bi txarro eta XVIII. mendeko Espainiako kabinete bat.

KAPERA

Tronu Aretoaren alboan dago; erretaula rococo bat dauka, Uxuetik ekarritako piezez konpondua. Horma hutsarte nagusietan Nafarroako zaindarien tailuak daude, San Ferminena eta San Frantzisko Xabierkoarena; eta, erdian, Iruñeko katedraleko irudi titularra den Andre Maria Erreginaren kopia bat. Aldarearen aurrealdea zilarrez bozelduta dago; 1952koa da, Argentinara emigratutako nafarren oparia.

ERREGE ERRETRATUEN GALERIA

Nafarroako Erresumako Aldundiak garai hartan agintean zeuden errege-erreginen erretratuak eskuratu eta bere egoitzan ezartzea erabaki zuen 1750. urtean. Erabaki hori aintzat hartu dute aurrerantzean Aldundiek eta gaur egun arte etenik gabe eutsi diote ohiturari. Hala, gaur egun, Borboikoen dinastiako 26 errege erretratu daude Nafarroako Jauregian; horietako batzuetan erregearen izena eta Nafarroako eta Gaztelako ordinalak ere agertzen dira (adibidez, Fernando III.a Nafarroako eta VII.a Gaztelakoa). Erretratuek 1700. urtetik (Filipe V.a) gaur egunera arteko (Felipe VI.a eta Letizia) tartea betetzen dute.

ISABELDAR ARETOA

Tronu Aretoari atxikita dago, eta Jauregiko jatorrizko apaindurak hobekien kontserbatu dituen gela da. Isabeldar estiloko aulkiak ditu, eta hortik datorkio izena aretoari; bilera mahai bat ere bada, aretoaren erdian.

Retrato de Isabel niña: la Reina Isabel II está representada en esta pintura de Antonio María Esquivel, realizada hacia 1835, como una niña de cuatro o cinco años colocada de pie junto al trono, con un bello vestido de encaje y un collar de perlas a juego con los pendientes, llevando el cetro en su mano derecha

Isabel haurraren erretratua: Isabel II.a erreginaren irudia, Antonio Maria Esquivel margolariak 1835. urte inguruan margotua. Erreginak lau-bost urte zituen erretratua egin ziotenean; tronuaren alboan zutik ageri da, parpailazko soineko ederra eta belarritakoekin batera doan perlazko lepoko bikaina jantzita, eskuineko eskuan aginte makila duela.

Isabel II.a gaztearen erretratua: Federico de Madrazok 1846an egindako koadroa da, Isabel II.a Espainiako erreginak 16 urte zituenekoa; erreginak besoko, paparreko eta diadema ederrak ditu jantzita, eta errege koroa eta aginte makila ditu alboan.

Fernando VII.aren erretratua, Madrazok egina: Federico de Madrazok 1824an egindako Fernando VII.aren erretratu bat ere bada aretoan; uniforme militarra jantzita ageri da erregea, Urrezko Ardi Larruarekin eta San Fernandoko Ordenaren eta Karlos III.aren gurutzeekin.

JANGELA

Bilera, janaurreko eta oturuntzetarako aretoa, Jauregiko nagusia, Tronu Aretoaren ondoren. 1951. urtean apaindu zuten, Jauregiko jatorrizko osagaiak erabiliz eta isabeldar estiloari jarraituz.

Espainiako Errege-erreginen Handientzen erretratuak: Jangelako horman Espainiako errege-erregina Felipe VI.aren eta Letiziaren erretratuak daude, 2015. urtean Elena Goñi iruindar margolariak eginak.

Mahai gaineko erlojua: Jangelako su txiki nagusiaren gainean mahai gaineko erloju bat dago, kalaminazkoa, 1862an Parisen erosia; Rubens eta Rembrand daude erlojuan irudikatuta. Erlojuarekin batera doazen bi argimutil ere badira, jangelaren kanpoaldeko galerian; Velazquezen eta Murilloren irudiak daude argimutiletan adierazita.

LEHENDAKARIEN ARETOA

Lehendakarien Aretoa laneko bilerak eta negoziazioak egiteko aretoa da; Foru Aldundiko lehendakarien eta Nafarroako Gobernukoen erretratuen galeria dago areto horretan, 1940. urtetik hasi eta gaur egunera bitartean indarrean egon diren lehendakariena. Erretratu horiek guztiak Cesar Muñoz Sola tuterarrak margotuak dira, honako hauenak salbu: Gabriel Urralburu, Pedro Manterolarena; Javier Otano eta Miguel Sanz, Muñoz Solaren seme Tomas Muñoz Asensiorena; eta Yolanda Barcina, Elena Goñirena.

ALERIAK

Jauregiko areto batetik bestera joateko, hainbat galeri edo korridore daude; koloretako marmolez zolatuta daude, eta 1953an apaindu zituzten, Victor Eusa arkitektoaren diseinuari jarraituz. Hormetan koadroak eta intereseko beste artelan batzuk ikus daitezke.

Frantziako eta Nafarroako armarrien tapiz gobelinoa: galeria batean 2,90 x 2, 35 metroko tapiz gobelino bat dago, XVIII. mendekoa, Frantziako eta Nafarroako armarriak uztartuta eta apaindura aberatsez hornituta ageri direna. Frantziako gortetik ekarri zuten; XVI. mendetik XVIII. mendera bitartean, gorte hartako erregeak “Frantziako eta Nafarroako erregeak” ziren.

Gamazadako foru ahaldunak: Galeria batean 1893-94ko (ojo, en el documento de castellano está equivocado el año) Foru Aldundiko kideen koadro bat dago, Nafarroako Foruen aldeko Gamazada matxinada gertatu zen garaikoa. Koadroa Enrique Zubirik egin zuen, ikatz ziriz.

Espoz y Minaren erretratua: Jauregiko galerietan, nabarmentzekoa da Francisco Espoz y Minaren erretratua, Vallespinek margotua. Independentzia Gerrako gerrillari izandakoa Teniente Jeneralaren uniformea jantzita eta San Fernandoko Ordenaren Gurutzearekin ageri da. Espoz y Minaren alargun Juana Maria de la Vegak eman zion koadroa Nafarroari.

BEIRA LEIHOAK

Nafarroako Jauregiko barne leihoetan beira leiho sorta interesgarria dago. Nafarroako udalerrietako armarrien beira beruneztatuak dira, Maumejean enpresak eginak 1950ean.

Udalerrietako armarriak: 150 armarrik osatutako bilduma da, eta Nafarroako hiri, hiribildu eta herri gehienetako armarriak biltzen ditu. Neurriz eta apaingarriz aipagarrienak merindadeetako bost hiriburuenak dira: Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa