(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Aurreko lehendakariak

Yolanda Barcina (2011-15)

Yolanda Barcina Angulo

Yolanda Barcina Angulo.

Yolanda Barcina Angulo Burgosen jaio zen 1960. urtean eta Farmaziako doktore da Nafarroako Unibertsitatean.

Bere ibilbide politikoa 1996ko irailean hasi zuen, indepedente moduan, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Saileko kontseilari izendatu zutenean, Miguel Sanz (UPN) buru zuen Gobernuan. Foru Gobernuan parte hartu duen lehen emakumea izan zen.

1999. urtean Iruñeko alkate izendatu zuten, boto gehien lortutako hautagaitzaren buru izateagatik (UPN), eta postu horretara iritsitako lehen emakume bihurtu zen. Karguan errepikatu zuen 2003-2007 eta 2007-2011 legealdietan.

2009ko apirilean UPNko lehendakari hautatu zuten eta 2011ko uztailean, Nafarroako Lehendakari izendatu zuten, UPN eta PSN/PSOEren bozekin, eta beste behin kargu hori duen lehen emakumea izatera iritsi zen.

igo

Miguel Sanz (1996-2011)

Javier Otano

Miguel Sanz Sesma.

Corellan (Nafarroa) jaio zen 1952ko irailaren 16an. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. OHOko Irakaskuntza diplomaduna eta Giza Zientzietako lizentziatua da. Politikan buru-belarri aritu aurretik, enpresaburua eta banku-zuzendaria izan zen. Corellako alkatea izan zen 1983 eta 1991 bitartean, eta azken urte horretan Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Barne kontseilari, Toki Administrazioko kontseilari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilari izendatu zuten, Juan Cruz Alli Aranguren 1991 eta 1995 bitartean Nafarroako lehendakaria zela.

Foru parlamentaria izan da UPN alderditik 1987tik 2011ra. 1995etik 2007ra UPNko zerrendaburu izan da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Hauteskunde horietan guztietan UPN boto gehien jaso dituen talde politikoa izan da: 17 parlamentari 1995ean, 22 1999an, 23 2003an eta 22 2007an. 1996ko irailaren 18an Nafarroako Gobernuko Lehendakari izendatu zuten, PSN-CDN-EA hiruko gobernua desegin ondoren. Ordutik, ondoz ondoko lau legegintzaldi osatu ditu (1996-1999, 1999-2003, 2003-2007 eta 2007-2011), hirugarrena eta bigarrenaren erdia CDNrekin koalizioan.

1997 eta 2009 bitartean UPNko lehendakaria izan zen, eta kargu hori borondatez utzi zuen, berriro ere Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai ez aurkeztea erabaki zuen eta. 15 urteko agintaldian, Nafarroako Kutxako Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioko (CECA) aholkulari kidea izan da. CANeko Industria Korporazioko eta CANeko Gizarte Ekintzaren Fundazioko lehendakaria ere izan da.

igo

Javier Otano (1995-96)

Javier Otano Cid

Javier Otano Cid.

Tuteran jaioa. Filosofia eta Letretan lizentziatua, institutuko irakasle da. Foru parlamentari aukeratu zuten 1983an eta 1987an, baita 1991ko hauteskundeetan ere. Azken horietan Nafarroako Parlamentuko Lehendakari izendatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 1995era arte.

1995ean, bera zerrenda-buru zela, PSN/PSOEk hamaika aulki lortu zituen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Nafarroako Gobernuko lehendakari-gai izendatu zuten, eta lehendakaritza eskuratu zuen, PSN, CDN eta EAren botoei esker; 1995ean karguaz jabeturik, Nafarroako Lehendakaria izan zen 1996ko ekainera arte, dimisioa eman zuen arte, hain zuzen.

igo

Juan Cruz Alli (1991-95)

Juan Cruz Alli Aranguren

Juan Cruz Alli Aranguren.

Iruñean jaio zen, 1942ko irailaren 21ean. Zuzenbide-doktorea eta Hirigintza-teknikaria da. Zuzenbide Fakultateko irakasle plaza eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

1991n Unión del Pueblo Navarroren zerrenda-buru aurkeztu zen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Alderdi horrek boto gehienak lortu zituen, eta J.C. Alli aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuko lehendakari-gai. Kargua bete zuen 1991tik 1995era.

UPN utzita, zerrenda-buru aurkeztu zen Convergencia de Demócratas Navarros alderdiaren partez, eta kargua utzi zuen. Harrezkero, jarduneko lehendakari jarraitu zuen, ondorengo Lehendakaria karguaz jabetu zen arte.

igo

Gabriel Urralburu (1984-91)

Gabriel Urralburu Taínta

Gabriel Urralburu Taínta.

Ezkarozen (Nafarroa) jaio zen, 1950eko azaroaren 6an, eta Teologiaren eta Moralaren Zientzietan lizentziatu zen. PSOEko kide 1973tik, alderdiaren berrantolaketaz arduratu zen Nafarroan. Lehenengo hauteskunde demokratikoetan, 1977ko ekainaren 15ean, PSOEren zerrenda-buru aurkeztu zen, eta Kongresuko diputatu-aulkia eskuratu zuen Nafarroaren partez; hurrengo hauteskunde orokorretan ere aukeratu zuten, 1979ko martxoaren 1ean.

Foru Parlamenturako hauteskundeetan, 1979ko apirilaren 19an, PSOEk zerrenda-buru aurkeztu zuen eta bigarren indar politikoa izan zen, 15 aulki lortuta. 1980tik 1982ra bitartean, Nafarroako Foru Erregimenaren Hobekuntza negoziatu zenean, parte hartu zuen Estatuarekin negoziatu zuen batzordean.

1983an ere PSOEk zerrenda-buru aurkeztu zuen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, eta partidu horren hautagaia izan zen Nafarroako Gobernuko Lehendakari izateko; 1984ko maiatzean karguaz jabetu zen, 1987ko urrira arte. Berriz izanen zen Lehendakari, 1987-1991 legealdian.

igo

Juan Manuel Arza (1980-84)

Juan Manuel Arza Muñazuri

Juan Manuel Arza Muñazuri.

Juan Manuel Arza Muñazuri Lizarran jaio zen, 1932ko urriaren 17an. Bere hiriko alkate izana, Lizarrako Merinaldeko foru diputatu aukeratua izan zen Foru Parlamenturako hauteskundeetan, 1979ko apirilaren 3an, Unión de Centro Democráticoren zerrendak, bera zerrenda-buru zeukala, boto kopuru handiena jaso baitzuen barruti horretan. Diputazioa eratu zenean lehendakariorde izatea egokitu zitzaion, adina zela eta.

Diputazioak Jaime Ignacio Del Burgo lehendakari kargutik kentzea onartu zuenean, 1980an, Diputazioko bitarteko lehendakari aukeratu zuten. Urte berean, irailaren 29an, Diputazioko lehendakari izendatu zuten, UCDk proposaturik. Bere agintaldian, 1980tik 1982ra bitartean, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Legea negoziatu zen Estatuarekin, eta bera Nafarroako batzordeburu izan zen negoziazioetan. Hobekuntza 1982ko abuztuaren 16ko Lege Organikoaz onartu zen, eta 1984ko urtarrilaren 15ean, Jaime Ignacio del Burgo berriro lehendakari karguaz jabetu zela-eta, J.M. Arzak lehendakaritza utzi eta lehengo lehendakariordetzara itzuli zen.

igo

 Jaime Ignacio del Burgo (1979-80 y 84)

Jaime Ignacio del Burgo Tajadura

Jaime Ignacio del Burgo Tajadura.

Jaime Ignacio Del Burgo Tajadura Iruñean jaio zen, 1942ko uztailaren 31n. 1979ko parlamentari eta foru diputatu aukeratu zuten Iruña hiriko barrutian, Unión de Centro Democráticok, bertako boto gehienak bildu zituen alderdiak, zerrenda-buru aurkeztu baitzuen.

Urte berean, apirilaren 19an, Nafarroako Foru Diputazioko Lehendakari aukeratu zuten. Urtebete geroago, 1980ko apirilaren 28an, Lehendakari kargutik kendu zuten. Justiziak, haatik, kargugabetzea baliogabetu zuen, eta ondorioz berriro jabetu zen karguaz, 1984ko urtarrilaren 14tik maiatzaren 4ra arte, hain zuzen.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa