(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Lehendakaria

Uxue Barkos Berruezo

2015ko uztailaren 22an Uxue Barkos Nafarroako Lehendakari bihurtu zen. Kargu hori, Gobernuarekin eta Parlamentuarekin batera, Foru Komunitateko hiru erakundeetako bat da. Besteak beste, Nafarroaren ordezkari gorena izatea eta gobernu jarduna zuzentzea dagokio Lehendakariari.

Uxue Barkos-ren argazkia

Uxue Barkos Berruezo, Nafarroako Lehendakaria.

Iruñean jaio zen, 1964an. Ezkonduta dago eta seme bat du.

Nafarroako Unibertsitateko Informazio Zientzietan lizentziaduna (1988).

Kazetari modura, bere ibilbide profesionala 1984an hasi zuen  RNE irratian eta  TVEren Nafarroako ordezkaritzan. Jarraian, Navarra Hoy egunkarian lan egin zuen eta, 1990ean, Euskal Telebistan (ETB); telebista horretan Iruñeko korrespontsalian erredakzio-lanak egin zituen, eta ondoren Madrilen ere bai. Halaber, Iurretako (Bizkaia) albistegien zentroko editorea izan zen. 2004. urtetik aurrera, eszedentzian dago euskal telebista publikoko lanpostuan.

2004an, hain zuzen, esparru politikora jauzia egin zuen Nafarroa Bai (NaBai) koalizio independenteko hautagaia izanik Diputatuen Kongresurako.  2004ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten, eta kargu hori berritu zuen 2008ko hauteskunde orokorrean Nafarroa Bai koalizioarekin, bai eta 2011n ere baina, oraingoan, Geroa Bai koalizioaren zerrendaburu (2015eko ekainean utzi zuen bere aulkia 2015eko maiatzeko haustekundeetan foru-parlamentari hautatu ondoren). 

Parlamentuko ordezkari, 2005ean diputatu errebelazioaren saria jaso zuen eta, 2011n, hizlari onenaren Emilio Castelar saria, biak Parlamentuko Kazetarien Elkarteak emanda. Gainera, zenbait batzorde nahiz azpibatzordetan parte hartu du, eta haien artean 11-M ikerketa-batzordean Talde Mistoaren izenean egindako ordezkari-lana azpimarratu behar da.

Gainera, Kongresuko bere diputatu kargua Iruñeko Udaleko zinegotzi-aktarekin aldi berean bete du 2007-2011 eta 2011-2015 legealdietan.

2015eko uztailean Nafarroako Gobernuko Lehendakari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa