Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzak Euskara Plana egiteko eta ezartzeko edo lantokian euskara sartzeko jarduera zehatzak abian jartzeko izango dira
Ostegun honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean sektore pribatuko enpresentzako laguntzen deialdia, euskararen erabilera eta presentzia planak sustatzearren haien lantokietan. Laguntza 80.000 eurokoa izango da, eta helburu nagusiak ondorengoak izango dira: lantokian euskararen erabilera, presentzia eta ezagutza areagotzea Euskararen Plana eginda eta/edo aplikatuta edo plan horiez kanpoko ekintza zehatzen bitartez.
Euskarabideak abian jarritako deialdia Nafarroako Gobernuak 2017an onartutako Euskararen I. Plan Estrategikoko Lehen Ardatzeko helburu espezifikoen barnean kokatzen da.
Eskaerak ondoko fitxategiaren bitartez aurkeztu behar dira martxoaren 1etik 30era bitartean. Laguntzak hiru modalitatetan zatitzen dira: batetik, diru-laguntza emango da 2019an Euskararen lehen Plana egiteko, hizkuntza pixkanaka-pixkanaka erakundearen jardueran sartzen joatearren; bigarren, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte aurretik diseinaturiko Euskara Plana ezarri edo aplikatu nahi duten enpresek, helburuak lortu edo horiek ebaluatzeko; eta, azkenik, hirugarren modalitatean, jarduera edo neurri zehatzak sartzen dira, euskararen aurretiko planik gabeak, EMEn zehaztutakoak.
Lehen deialdia 2018. urtean
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, laguntza-mota horiek abian jarri zituen iaz lehen aldiz. Deialdiaren barnean, Nafarroako 13 enpresak guztira 68.000 euro jaso zituzten.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen