Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Oposizioari esker, plantillaren behin-behinekotasun altuari aurre egin ahal izango zaio
Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden basozainen lanposturako hogeita hamaika plazaren oposizioa.
Funtzionario erregimeneko eta C mailako 31 plaza izango dira, 15 plaza txanda irekikoak, 15 plaza igoera-txandakoak eta plaza 1 erreserba-txandakoa ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.
Izangaiek eskatutako titulazioa (Baso Kudeaketako eta Natura Inguruneko Goi Teknikaria edo Baliabide Naturalen eta Paisaiaren Kudeaketa eta Antolamendukoa; Baso Ustiapeneko edo Baso Aprobetxamenduetako eta Naturaren Kontserbazioko Teknikari Espezialista edo Nekazaritzako Familia Profesionalekoa) eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimena eduki beharko dituzte. Eskaera otsailaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dute www.navarra.es helbidean, nabigazio-orri hau jarraituaz: “Enplegua”, “Enplegu-eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkoen eta aldi baterako enpleguen deialdiak”, deialdi honi dagokion aipamenean.
Oposizioak 2019ko maiatzetik aurrera izango dira, eta hiru proba egingo dira: bata, teoriko-praktikoa, idatziz erantzuteko test erako 100 galdera; bigarrena, proba fisikoa, lanpostuaren funtzioak betetzeko beharrezko gaitasun fisikoa egiaztatzearren; eta hirugarrena, praktikoa, gai-zerrendako gaien inguruan epaimahaiak egindako galdera praktikoak idatziz garatzeko eta konpontzeko.
2019-2022 urtetarako Basozaintza Plan Zuzentzailea eta hurrengo Foru Dekretua
Azken hilabeteetan, eta Basozaintzako langileen parte-hartzearekin, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia 2019-2022 urtetarako Basozaintza Plan Zuzentzailea garatzen aritu da, datozen urteei begira talde horren ibilbide-orria jasotze aldera.
Planaren ildo estrategikoenetariko bat bezala langileen gaia agertzen da, behar bezala gehitzeko eta Basozainen behin-behinekotasuna ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin (egun, %25 ingurukoa). Arazo hori aipatu Plan Zuzentzailerako egindako diagnostikoan garbien identifikatutako puntu ahulenetariko bat da, eta, egoera hori zuzentzeko, gaur NAOn argitaratutako deialdia abian jarri da.
Deialdia, halaber, Basozaintzaren papera indartzeko lanean kokatzen da. Basozaintzaren eta Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen zerbitzua sortu zuten, eta, azaroaz geroztik, Basozaintzaren lehengo Atala ordezkatu du. Bi ekimenak unitate horretarako beste plan zabalago batean sartzen dira, eta plan horretan hainbat neurri daude, tartean Basozaintzaren antolamendua eta funtzioak arautuko dituen Foru Dekretua onartzea, lurraldea hamaika mugapetan antolatzen duen mapa berria onartu berria eta Lurraldeko Bulegoak eta ibilgailuen ontzidia berritzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen