(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kalteak denon artean arintzea eta gizartea sentsibilizatzea dira Nafarroako Gobernuaren azaroaren 25erako kanpainaren ardatzak astelehena, 2018.eko azaroak 12


Ekimenean, adierazpen instituzionala, elkarretaratzea eta gaztediarekin eta kirolarekin sentsibilizatzeko jarduera ezberdinak burutuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna” ospatze aldera sentsibilizazio-kanpaina berria jarri du abian.

Mertxe Leranoz eta Ana Ollo kanpainako kartelarekin.

Mertxe Leranoz eta Ana Ollo kanpainako kartelarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna” ospatze aldera sentsibilizazio-kanpaina berria jarri du abian.

Ana Ollok Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak eta Mertxe Lenarozek  Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari gerenteak gaur goizean aurkeztu dute kanpaina. Aurten, kalteak denon artean arintzea eta gizartea sentsibilizatzea izango ditu ardatz gisa.

Kanpainaren xede nagusia emakumeenganako indarkeriak eragindako kalteak denon artean arintzea da, eta azken 20 urteetan Nafarroan erailak izan diren 18 emakumeak gogoratzea, ahantziak izan ez daitezen. Era berean, gizartea gaiaren inguruan sentsibilizatu nahi da, portaera horiek egiturazko indarkeria baten barruan daudela azpimarratuz.

Horretarako, erailak izan diren emakumeen kopurua erakusten duen kartela diseinatu da,  “asko dugu egiteko” mezua erantsita daramana, argi erakusteko emakumeen kontrako indarkeria oro errotik kentzeko lanean jarraitzeko konpromiso irmoa daukagula.

Kanpaina karteletan, idatzizko prentsan eta prentsa digitalean, gobernuko sailetan, merkataritza-guneetan eta markesinetan eta autobusetan hedatuko da, eta karteleko mezua eta balioa indartzeko 30 segundoko iragarkia ere zabalduko da.

Ollo kontseilariak gogoratu du kanpainak “mota honetako indarkeriaren kalteak denon artean arintzea duela xede, eta, horretarako, azken urteetan erkidegoan erailak izan diren emakumeak gogoratzen dituela”. Era berean, zehaztu du “heriotza horiek guztiak icebergaren tontorra besterik ez direla, eta argi utzi behar dugula oraindik asko daukagula egiteko".

Sentsibilizazioa

Azaroaren 25erako aurreikusitako jarduera ezberdinekin osatuko da kanpaina. Nafarroako Gobernuak emakumeenganako indarkeria oro irmoki gaitzesten duen adierazpen instituzionala onartuko du, eta indarkeria matxista baztertzeko elkarretaratzea deituko du.

Halaber, azaroaren 21etik 30era, Nafarroako Jauregiak esku morearen sinboloa eta “No más violencia machista / Indarkeria matxista gehiagorik ez” lema daramaten olanak harro erakutsiko ditu.

Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuarekin koordinazioan, azaroaren 25aren inguruko egunetan Nafarroan egingo diren lehen mailako gizon-emakumeen txapelketetan pankarta bat erakutsiko da “Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez” lemarekin. Kartela eta bideoa merkataritza-guneetan eta merkatari elkarteetan banatuko dira.

Genero Indarkeriaren Aurkako Gazteen II. Topaketa

Mertxe Leranozek jakinarazi du Nafarroako Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Gazteen II. Topaketa antolatu duela. Topaketak emakume gazteen kontrako indarkeriaren prebentzioan eta sentsibilizazioan lanean jarraitzea du xede, gazteen artean errespetuaren eta tratu onaren portaerak sustatuz eta hausnarketarako eta eztabaidarako prozesuak sortuz, sexu-indarkeriaren alderdi ezberdinak identifikatze aldera.

Topaketa, Nafarroako Gaztedia Sailaren zuzendariordetzarekin eta kontseiluarekin bereziki eta Atarrabiako Udalaren laguntzarekin antolatuko dena, azaroaren 17an egingo da, Atarrabiako kultur etxean. Hasiera-ordua 16:00etan da eta sektoreko profesionalek tailerrak emango dituzte aldi berean. Irantzu Varela kazetari, tertuliakide, idazle eta aktibista feministak emango dio amaiera topaketari. Faktoría Lila —sortzailea, hezigarria eta ekintzailea izatea xede duen esparru feministaren kide ere bada, emakumeek askatasun handiagoa izango duten eta desberdinkeriazko aginduen pean egongo ez diren mundu berri bat eraikitzea helburu duena.

Nahi duenak izena eman dezake lotura honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa