(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako departamentuak milioi erdi euro bideratuko ditu Gizarte Ekonomiako enpresak sortzea eta sustatzea bultzatzeko ostirala, 2018.eko irailak 21


Enpresa-eredu hori garatzeko bi deialdi berri argitaratu dira NAOn


Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren - Nafar Lansareren bitartez, guztira 522.000 euro jarriko ditu Gizarte Ekonomiako enpresak sustatzeko eta sortzeko. Ildo horretan, aurrekontuaren zenbatekoarekin aurreko hiru urtetan jarritakoa laukoiztu egin da, urteko 104.000 eta 135.000 euro arteko jarduerak egin baitira.

Laguntza horren zati handi bat Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako laguntzen bi deialdi horien bitartez bideratuko da: 310.000 euro gizarte-ekonomiako enpresak sortzea eta mantentzea sustatzeko eta 180.000 euro sentsibilizatzeko eta sustatzeko ekintzak diruz laguntzeko.

Enpresa berriak sortzeko laguntzak eta enpresa-jarduera duten erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa bilakatzeko laguntzak (4.000 eurora bitartekoak) 2017ko azaroaren 1az geroztik kalifikatutako gizarte-ekonomiako enpresek eskuratu ahal izango dituzte. Arau orokor gisa, aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da kalifikazioa egiten denetik hasita.

Laguntza teknikoei dagokienean, 6.000 eurora bitarteko diru-laguntzen eskaerak aurkeztu ahal izango dira 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lanengatik, eta, kasu horretan, eskaera egiteko epea hilabete batekoa izango da, fakturak ordaintzen direnetik zenbatzen hasita.

Bestalde, NEZ-NLk 180.000 eurora bitarte jarriko ditu ekintzaileak, preskribatzaileak eta enpresa-ehuna gizarte-ekonomiaren inguruan sentsibilizatzeko eta sustatzeko lanak diruz laguntzeko. Horren helburuak hauek dira: gizarte-ekonomiaren papera zabaltzea, horren onarpena sustatzea eta Gizarte Ekonomiaren balioen araberako printzipioak eta funtzionamendua transmititzea nahiz herritarrak eredu ekonomiko berriaren inguruan sentsibilizatzea eta haiei horri buruzko informazioa ematea. Proiektu bakoitzeko gehienez 30.000 euro emango dira. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 5ean amaitzen da.

2 milioi euro Gizarte Ekonomiarako

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak - Nafar Lansarek, Eskubide Sozialetako Departamentura adskribatuak, aurten 2 milioi eurotik gora jarriko ditu Gizarte Ekonomia bultzatzeko aipatu diru-laguntzen bitartez eta langabeak bazkide bezala sartzera, bazkide berriak sartzera edo inbertsioak egitera bideratutako beste batzuen bidez. Bi milioi euro horiekin, gauzatzen badira, 2015ean jarritakoa baino %54 gehiago osatuko da. Laguntza horiek denak www.empleo.navarra.es orrialdean kontsulta daitezke.

Iaz, 1.320.809 euro eman zitzaizkien 134 enpresari, eta guztira 193 enplegu berri sortu ziren.

Garapen iraunkorrerako 2030 Agendaren arabera (2015eko irailaren 25ean onartua), parte hartzen duten herrialde guztiek ekonomia dinamikoak, iraunkorrak, berritzaileak eta pertsonengan oinarrituak eraiki beharko dituzte. Kooperatibek hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa izaten laguntzen dute. G20ko herrialdeen barnean, kooperatiba-enplegua biztanleria okupatu osoaren %12koa da. Gizarte-ekonomiaren eginkizuna estatuko araudian onartua dago, estatuko politiketan sartzen da, eta Autonomia Erkidegoetako enplegu-politika aktiboen parte da. Gizarte Ekonomiari buruzko 5/2011 Legeak, martxoaren 29koak, Gizarte Ekonomiaren interes orokorra aitortzeaz gain, botere publikoei sustatzeko eta hedatzeko eskatzen die.

Nafarroa Gizarte Ekonomiak pisu handia duen Komunitate Autonomoetariko bat da, enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa sortzen eta izaten laguntzen baitu, bereziki krisi ekonomikoaren garaian. Enpresa horiek lurraldearekin duten lotura eta enplegu solidarioaren eta inklusiboaren aldeko apustua medio, gizarte-ekonomiaren garapena bultzatzea bereziki garrantzitsua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa