(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak DBH eta Lanbide Heziketako oposizioetan lanpostua lortu dutenen zerrendak argitaratu ditu ostirala, 2018.eko abuztuak 3


Prozedura gainditu dutenek, eta baita aldi baterako kontrataziorako gelditu direnek ere, 5 laneguneko epea izanen dute deialdiak eskatutako dokumentazioa Departamentura helarazteko


Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen baitan, merituen batuketa eta behin betiko baremazioa atzokoan argitaratu zenez, lanpostua lortu duten pertsonen zerrenda argitaratu du Hezkuntza departamentuak. Espezialitate eta hizkuntzaren arabera sailkaturik daude.

Batetik hortaz, prozeduraren faseak batzen dituen zerrendak argitaratu ziren atzokoan. (ikusi zerrendak) Alegia, oposizio azterketen puntuak eta merituen lehiaketan lortutakoen batuketa egin osteko zerrendak. Eta bestetik, gaur bertan (12:30etatik aurrera) prozedura gainditu bai eta lanpostua lortu duten hautagaien zerrenda argitaratuko du Departamentuak, kasu honetan ere espezialitatea eta hizkuntzaren arabera sailkaturik.

Abuztuaren 10a arte da epea

Oposizio prozesua gainditu dutenek 5 laneguneko epea dute (abuztuaren 6tik 10era, biak barne) formazio pedagogiko eta didaktikoaren ziurtagiria eta sexu deliturik ez dutela ziurtatzen duten agiria Departamentura bidaltzeko. Agiri bi hauez gain, espezialitate, hizkuntza edota Komunitate bat baino gehiagotan oposizioa gainditu duten hautagaiek aukeraketa jakinarazi beharko dute.

Erresoluzioak ezarritakoaren arabera, dokumentazio hau guztia Nafarroako Gobernuak duen Erregistro Elektronikoaren atariaren bitartez aurkeztu beharko dute.

Oposizioaren deialdiak eta indarrean dagoen araudiak ezartzen duten moduan, formazio pedagogiko-didaktikoa edukitzea ezinbesteko betekizuna da eta eskakizun hau oposizioaren instantziaren barruko epean bereganatua eduki behar zuten hautagaiek, alegia, apirilaren 4a baino lehenagoko datarekin. Oposizioa gainditu dutenek hortaz, eskaera hau data horretan betetzen dutela ziurtatu behar dute.

Epe bera aldi baterako kontrataziorako

Bestalde, gaur ere kontratazio zerrendak osatuko dituzten pertsonen zerrenda argitaratu da. Hautaketa prozedura hau gainditu bai, baina plazarik gabe gelditu diren pertsonak dira eta zerrenda orokorrean egonen dira hemendik aurrera.

Zerrendagai hauek ere 5 lanegunetako epe bera dute formazio pedagogiko-didaktikoaren agiria (apirilaren 4a baino lehenagoko lortze-datarekin) Departamentura helarazi beharra dute. Kasu honetan ordea, Departamentuak ziurtagiri hauen bilketa aurrez hasia du. Izan ere, orain arte hezkuntza publikoan jardun diren irakasleen formazio-agiriak jasota dute. Ondorioz, aldi baterako kontrataziorako gelditu eta ziurtagiria entregatzeke duten hautagaien zerrenda da beste erresoluzio honetan azaltzen dena.

Aurreratu bezala, abuztuaren 20ko astean lanpostuen eta bete gabeko plaza hutsen aukeraketa eginen dute.

Azterketen eta akten berrikustea

Oposizio osoaren Koordinaziorako Epaimahaiak ohar bidez jakinarazi du iraileko lehen egunetan hautagai denek ahal izanen dutela euren azterketak eta prozedura osoaren txostenak berrikusteko aukera.

Epaimahai bakoitzak, oposizioaren web atarian, denboraz jakinaraziko du zein egun eta ordutegian egonen den berrikuspena egin nahi duten pertsonak hartzeko.

Prozedura honetatik at, beste erresoluzio bat 2017an zerrendetatik kanpo gelditutakoentzat

Oposizioarekin loturarik ez duen 2343/2018 beste erresoluzio bat argitaratu da gaurkoan Nafarroako Buletin Ofizialean. Kasu honetan 2017an formazio pedagogiko-didaktikoa ziurtatu ez eta aldi baterako zerrendetatik at gelditu zirenentzako prozedura ezartzen du erresoluzioak. 51/2018 Foru Aginduan hartutako konpromisoari jarraikiz, zerrenden kudeaketarako arautegi berria onartu zen. Agirien entregatze aukera hau ordea, EZ da oraingo DBH eta LH oposizioa deialdian parte hartu dutenentzat, haiek ezinbestean eduki behar baitzuten formazio ziurtagiria apirilaren 4a baino lehen.

Azkenik, Hezkuntza Departamentua etengabe ari da honako oposizioan izan diren emaitzak aztertzen. Horregatik hausnarketarako prozedura zabalduko du sindikatuekin eta baita bestelako eragileekin ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa