(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

45 zerrenda espezifiko ireki ditu Hezkuntza departamentuak astelehena, 2018.eko urtarrilak 15


Euskaraz 13 eta gaztelaniaz, berriz, 32


Hezkuntza departamentuak 45 zerrenda espezifiko ireki berri ditu. Izena ematen duten irakasleek aldi baterako kontratazio zerrendara gehituko dira, Hezkuntza departamentuan irakasle lanetan aritzeko. Gaur egun 41 zerrenda espezifiko dauzka zabalik Departamentuak, iaz irekita. Gaur zabaldu direnekin, 86 dira Nafarroan irekita dauden irakasle aritzeko zerrenda espezifikoak.

Interesatuek gaurtik aurrera daukate aukera zerrendetan izen emateko. 08:30etik aurrera izango da era telematikoan eta Gobernuko tramitazio webgunearen bitartez izena emateko. Hala, martxoaren 31ra bitartean egindako eskariak apirilean ebatziko dira eta apirilaren 1etik eta irailaren 30era bitartean aurkezten direnak, berriz, urrian.

Gaur ireki diren 41 zerrendetatik 4 Haur eta Lehen hezkuntzakoak dira, 22 Bigarren Hezkuntzakoak, 17 Lanbide Heziketakoak eta bi Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak. Hizkuntzei dagokienez, 32 zerrenda gaztelaniazko zerrendak dira eta 13, berriz, euskaraz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa