(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bartzelonako La Pedrera eraikinak “Oteiza. La Desocupación del espacio” erakusketa hartuko du astelehena, 2016.eko irailak 26


Atzera begirakoak artista oriotarraren 130 obra erakutsiko ditu, Altzuzako museotik eraman direnak


Mallarmè-ri omenaldia (1958). ( irudia handitu )

Bartzelonako La Pedrera eraikineko erakusketa-aretoak "Oteiza. La desocupación del espacio" erakusketa hartuko du, Jorge Oteiza fundazio museoak eta Catalunya-La Pedrera fundazioak antolatutako bilduma oso bat; bertan, artistaren ibilbidea aztertzen da gehienbat Altzuzako museotik eramandako 130 obratako hautaketa baten bidez.

2016ko irailaren 27tik 2017ko urtarrilaren 22ra ikusgai jarriko den erakusketaren komisarioak Gregorio Díaz Ereño eta Elena Martín Oteiza museoko zuzendari eta kontserbatzailea izango dira, hurrenez hurren.

Erakusketa La Pedreran aurkeztuta, Bartzelonako hiritarrek aukera paregabea dute XX. mendeko artearen historian funtsezko artista izan denaren obra ezagutu dezaten; hiri horretan ez da duela hogeita hamar bat urtetatik Oteizaren erakusketa monografikorik antolatu.

«Oteiza. La desocupación del espacio» bilduma eskultoreak egindako desokupazio eta husteko prozesu esperimentalen ibilbide kronologikoa eta dokumentatua da berrogeita hamargarren hamarkada bukaerako bere obra amaieraraino heldu arte, eskultura figuratibo batetik erabat espaziala den beste maila baterako urratsa.

Prozesu horretan zehar, eskulturak materiaren mugak gainditzen ditu, eta hutsean bihurtzen da sinbolikoki, osotasuneko eta denborarik gabeko espazio bat, artistak bilatzen zuen adiera espiritual eta metafisiko guztia hartzen duena.

Erakusketak Oteizaren marrazki asko eta jatorrizko dokumentazioa jasotzen ditu, halaber, eta haren bizi-ibilbidearen, politikoaren eta sortzailearen zenbait alde ezagutarazten ditu, honako hauek barnean hartzeko: arkitektura edo poesia, pedagogia edo kultur asaldura, eta eraikuntza sozialean artearen eta estetikaren ikuspegitik parte hartzeko bere borondatea agerian uzten dute.

Erakusketa hau Jorge Oteiza fundazio museoaren lankidetza estuarekin antolatu da, eta komisario-lanak egiteaz gain, atzera begirako honetan dauden obra gehienak laga zituen. Oteiza museoko funtsa honako hauek osatzen dute: 1.650 eskultura, laborategi esperimentaleko 2.000 pieza, eta Oteiza beraren marrazki, collage eta dokumentazio pertsonal asko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa