(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Fila” maiteminduta dago ostirala, 2016.eko otsailak 12


Nafarroan hazitako arrano eme gazte batek, LIFE Bonelli proiektuaren esparruan, bere espeziearen ohiturei uko egin die Toloñoko mendilerrora joateko, bere maitale Thor-en bila


Arranoa

Fila, Galipentzun. ( irudia handitu )

Filabres, "Fila" izenarekin ezagunagoa dena, Nafarroan hazitako Bonelli espezieko arrano gazte eme bat da, eta maiteminduta dago. Horregatik, distantzia luzetako esplorazioak egin beharrean, askotariko lekutan beti, bi urteko beste espeziekideek egiten duten moduan, duela ia urtebete Toloñoko mendilerrora jo zuen (Araba eta Errioxa) bere maitalearen bila, Thor-en bila; azken hori ustez hurbileko probintzietan egindako lehen hegaldietan ezagutu zuen.

"Maitasun istorio" honen atzean, bertan dugun San Valentingo istorio bat dirudiena, LIFE Bonelli proiektuaren arrakasta garrantzitsu bat dago bereziki, Bonelli arranoen populazioa berreskuratzearena, parekatze horrek ahalbidetuko baitu "Fila"-k askatutako gazteek dituzten arrisku eta mehatxuak saihestea eta ugaltzeko adin nagusira iritsi ahal izatea; helburu hori desagertzeko zorian dagoen espezie honetako hegazti gutxik lortzen dute.

Almeriatik Nafarroara

Filabres, "Fila" izenez ezaguna haren jarraipenaz arduratzen direnen artean, Los Filabres mendilerroan jaio zen, Almerian, eta Andaluziako Juntak Nafarroari laga zion sortu eta berehala, Life Bonelli proiektuaren bazkide denak ere. 2014ko maiatzean, 50 egun eskas bakarrik zituela, txita bat zela askatu zuten Galipentzun, landako hazkundearen teknikarekin.


Arranoa

Fila txita bat zela askatu zuten jaio eta handik 50 egunetara. ( irudia handitu )

"Fila" Nafarroako bere lurraldean izan zen ia urtebetez, eta tarte horretan handik kanpo esploratzeko hegaldiak egin zituen janari askoko zonaldetara edo Bonelli arranoak utzitako lehengo lurraldeetara (Zaragoza, Errioxa, Burgos eta Araba).

Nolanahi ere, "Fila"-k ez zuen sakabanatzeko jokabide ohikoa egin, hau da, espezie honetako hegazti gazteak sarritan hegaldi luzeak egiten dituzte heldu bihurtzen diren arte, eta ondoren jaiotako eskualdera itzultzen dira lurralde bat bilatzeko, parekatu eta ugaltzeko. 2015eko martxoan, urtebete eskas zuela, bizkarrean duen GPS igorle batek Bonelli arranoaren lurralde batera zuzenean joan zela adierazi zuen, Araba, Burgos eta Errioxa artean, Toloñoko mendilerroan.

Thor, konkistatzeko oso zaila den donjuana

Lurralde horretan ale ar heldu bakarra zegoen, Thor, eta ez zuen parekatzea lortzen, nahiz eta bere ondora eme bat baino gehiago iritsi. Nolanahi ere, Thor-ek onartu zuen Fila eta, harrezkero, elkarrekin izan dira, lurraldea partekatuz Fila adin askoz nagusiagoko emea balitz bezala.

Egoera itxaropentsua zen, baina ezustea iritsi da aurtengo ugaltzeko garaia iristean. Fila eta Thor-ek lurralde horretako lehengo habi bat eraiki dute, Burgosen, eta Gaztela Leongo langileek nahiz Arabako Foru Aldundian landa-mailako garapena egiteaz arduratzen direnek parekatzeak eta harrapakinen trukea ikusi dute bikotearen atean, hau da, araldi garaian bete-betean daudela ohartu dira.

Fila ez da heldua, bi urtera ez da heltzen eta, beraz, oso zaila da jokabide hori txita baten jaiotzarekin amaitzea denboraldi honetan. Baina Life Bonelli proiekturako arrakastatsua da bertan askatutako arrano bat jadanik erabat parekatuta izatea eta Penintsulan iparralderago dagoen espezie honen azpipopulazioan lurralde bat izatea

Horixe da, hain zuzen, proiektuaren helburu nagusia, askatutako aleak ugalketako populazioan sartzea; erronka zaila da, askatutako ale-kopuru handi bat ez baita heldu bihurtzen desagertzeko zorian dagoen espezie honek dituen arrisku nahiz mehatxuengatik. Mehatxu horik detektatzea eta zuzentzea dira ere planaren beste helburu batzuk.

LIFE Bonelli proiektua

LIFE Bonelli proiektuaren helburua Bonelli arranoaren populazioa berreskuratzea da berriz sartzeko eta habitata hobetzeko ekintzen baterako programa bat eginez haren Iberiar Penintsulako eta Balearretako banaketa-eremuan.

Programa Europako Batzordeak kofinantzatzen du. Honako hauek parte hartzen dute: Andaluziako Junta, Arabako Foru Aldundia, Madrilgo Erkidegoa, Balearretako Gobernua Consorci per la Recuperació de la fauna de les Illes Balears-en bitartez, Fundació Natura Parc, Nafarroako Gobernua Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresa publikoaren bidez, eta ondorengo GKEek: Bertako Fauna eta Habitata Birgaitzeko Taldea eta la Ligue pour la Protection des Oiseaux, BirdLIfe International-en Frantziako ordezkaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa