(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Rousset pozik agertu da Nafarroa Akitania-Euskadi euroeskualdean berriz sartzeko erakutsitako asmoagatik

ostirala, 2015.eko urriak 23


Barkos eta Rousset lehendakariak Bertizko Jauregian bildu dira gaur arratsaldean


bertiz

Akitania eta Nafarroako lehendakariak Bertizko toki nagusietan ibili dira. ( irudia handitu )

Nafarroa Akitania-Euskadi euroeskualdean berriz sartzeko eskaera izan da gaur arratsaldean, Bertizen, Foru Komunitateko Uxue Barkosek eta Akitaniako lehendakari Alain Rousset-ek egindako bilkuraren ardatz nagusia.

Nafarroako Lehendakariak eskerrak eman ditu Akitaniako lehendakariak Foru Komunitatea euroeskualdean berriz sartzeko eskaerari egindako "harrera bikainagatik"; izan ere, Frantziako eskualde horrekin interes estrategiko erkideak partekatzen ditu, eta Foru Komunitateari garapenerako aukera handiak eskaintzen. Euroeskualdean sartzeari buruz, Barkosek azpimarratu du prozesua eskaera Nazioko Gobernuari helaraziz hasiko dela, eta ondorengoa aztertuz: Nafarroa nola sar daitekeen euroeskualdearen barnean jadanik martxan dauden proiektuetan. Horrekin guztiarekin, prozesua zenbait hilabetez luzatuko da.

Barkosek uste du Foru Komunitateak euroeskualdeko lankidetza-proiektuetarako 500.000 euro inguru jarri beharko dituela urteko, "onargarria" den zifra bat, Lehendakariak esan duenez, "Nafarroari aukera handiak irekitzen baitzaizkio".


lehendakariak

Bilkurako une bat. ( irudia handitu )

Europako funtsak eskuratzeko sarbide gehiago

Bestalde, Rousset Lehendakariak "pozik dagoela" aipatu du Nafarroak euroeskualdean sartzeko erakutsitako asmoagatik; izan ere, "Europaren barnean pisu handia" du, eta Foru Komunitatea bertan sartuta, itun honek aukera handiagoak eskainiko dituela proiektu erkideetarako Europako Erkidegoko finantzaketa eskuratzeko orduan.

Akitaniako lehendakariak mahai gainean jarritako ekimenen artean, Roussetek azpiegiturak nabarmendu ditu, trafiko astuna errepidetik trenbidera desbideratzeko aukera bereziki. Gainera, ikasleen artean trukeak egiteko aukera ere aipatu ditu, "gaztelania eta frantsesa sustatzeko nagusi den ingelesaren aurrean", unibertsitateen arteko lankidetzaz gain.

Rousset-ek mugaz gaindiko lankidetzara zabaldutako beste alor batzuk ere aipatu ditu, adibidez: biomasa eta baso-kudeaketa, nekazaritza-elikagaien industria, energia berriztagarriak eta automobilgintza

Barkos Lehendakariak erakundeen artean arratsalde honetan egindako bilkura baliatu du Rousset-i Nafarroako Gobernuaren doluminak helarazteko gaur goizean Puiguessin-en (Akitania) gaur goizean gertatutako trafiko-istripuagatik. Ezbehar horretan 43 pertsona hil dira, eta egoera horrengatik lehendakaria Bertizen egon izana bereziki eskertu dio Barkosek.

Erakundeen arteko bilera-erronda

Gaur arratsaldekoa, Barkos Lehendakariak alboko komunitateetako agintari gorenekin egindako hirugarren erakunde arteko bilkura da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkullurekin (irailak 25, Iruña) eta Aragoiko presidente Javier Lambásekin (urriak 2, Tutera) elkartu ondoren.

Oraingo honetan, Bertizko Jaurerria izan da aukeratutako lekua, frantsesentzat turismo aldetik oso erakargarria den tokia.

Bertizko Jauregia etxetzar dotore barroko bat da, XVIII. mendekoa, eta Bertizko Jaurerriko eraikin nagusia da, parke naturaleko erdigunean eta Red Natura 2000 Europako Kontserbazio Bereziko Gune; 2.040 hektarea ditu, Bertizarana ibarrean dago (Nafarroako ipar-ekialdea), eta Baztanetik oso hurbil, Baztan-Bidasoa ibaiarekin muga eginez. Haren inguruan, 3,4 hektareatako lorategi bereziak daude, munduko kontinente guztietako espeziez osatutakoa.

Finka eta eraikina Nafarroako Gobernuarenak dira, Ciga familiak dohaintzan emanda. 1984an, ingurua Parke Natural izendatu zuten. Bertan, hainbat ekintza egiten dira ingumenari lotura: bisitak, txangoak, topaketak, erakusketak...


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa