(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 2012ko Kulturaren “Vianako Printzea” Sariaren banaketaren buru izan dira asteazkena, 2012.eko ekainak 6


Antonio Lópezi saria emateko ekitaldia monasterioko Ostatuko patioan egin da


Transcripción textual del video

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak Nafarroako Gobernuak emandako 2012ko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izan dira gaur goizean, Leireko San Salvador monasterioan. Aurtengo edizioan Antonio López izan da saritua. Ekitaldian izan da ere, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministro José Ignacio Wert.

Antonio López-i saria ematen

Antonio López printze-printzesaren eskutik jasotako saria erakusten. ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak Nafarroako Gobernuak emandako 2012ko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izan dira gaur goizean, Leireko San Salvador monasterioan. Aurtengo edizioan Antonio López izan da saritua. Ekitaldian izan da ere, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministro José Ignacio Wert.

Ekitaldia 11:30ean hasi da Ostatuko Patioan, Felipe jauna eta Letizia andrea buru direla, eta bertan izan dira saritua bera, Nafarroako Lehendakaria, Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak eta Antonio Lópezen senide eta lagunak.

Ekitaldiaren burutza edo presidentzia abade-elizako iparraldeko horman jarri da, Vianako Printzerriko zutoihal heraldikoarekin apaindua. Felipe jauna eta Letizia andrea beren ohorezko aulkien ondora heldu direnean, Nafarroako Tronpeta eta Tinbalen Bandak Espainiako Ereserki Nazionala eta Nafarroako Ereserkia interpretatu dituzte.

Jarraian, Barcina Lehendakariak hitzaldi bat eman du. Lehendakariak, printze-printzesaren presentzia eskertu ondoren, Antonio López-en irudi artistikoa eta gizatiarra goraipatu ditu, eta hark Nafarroarekin duen lotura azpimarratu: lehenik eta behin Tuterako hirian, eta azken urteotan udan Nafarroako Unibertsitatean Figurazioari buruzko Pintura Tailer batean.

Barcina Lehendakariak bere diskurtsoan printze-printzesari deskribapen bat ere egin die "Nafarroa bizitze ari den egoeraren inguruan, eta zer ekimen sustatzen ari garen erritmo sozial eta ekonomikoa errekuperatzeko". Horri dagokionez, aipatu du krisiaren "gordintasun"-aren aurka "herritar gehienen ordezkaritzaren borondateak batuz borrokatzen dugula, zilegizkoak diren ezberdintasun ideologiko edo taktikoen gainetik jardunez, herstura handieneko neurri gogorrak aplikatuz, eta aldi berean ekimen berritzaileak bultzatuz etorkizun handiagoa duten sektoreetan –ekonomia berdea, osasunaren ekonomia eta gure enpresen talentu, ekintzailetza, ikerketa eta nazioartekotzea".

Jarraian, Sergi Moreno-Lasalle-k zuzendutako Iruñeko Ahots Baxuko Abesbatzak Johan G.E. Sthele-ren "Las ruinas del monasterio" (Monasterioko hondakinak") konposizioa interpretatu du.


Antonio López-i emandako sarian Lehendakariak egindako agerraldia.

Barcina Lehendakariak egindako agerraldiaren une bat. ( irudia handitu )

Musika-emanaldi horren ostean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusi Marta Pernaut-ek Antonio López-i saria ematen dion foru-dekretua irakurri du atriletik, eta saritua oholtzara igo da. Felipe jaunak sariaren diploma eman dio eta, haren ondoren, sarituak esker oneko hitz batzuk esan ditu.

Esker oneko hitz horiek Kulturako Batzordearentzat (hark proposatu zuen) nahiz Gobernuko Lehendakariarentzat izan ditu, eta batez ere printze-printzesarentzat; hala, gogora ekarri du aurrez bi sari eman zizkiotela : 1985ean, Oviedon, Arteetako Asturiasko Printzea Saria, eta 2006an, Prado museoan, Pinturako Velazquez Saria. Agerraldia mantxatar bere izaera eta Nafarroarekiko duen lotura agerian utziz amaitu du, eta bere poza agertuz "besteentzako, zuentzako onuragarria naizela sentitzen dudalako, eta sari hori Nafarroako lurralde honi gehiago lotzen nauen arrazoi bat gehiago da".

Jarraian, Ahots Baxuko Abesbatzak Janko Milovic-en "Tierra de hombres" ("Gizonen lurra") interpretatu du.

Felipe jaunaren hitzak

Azkenik, Felipe jaunak hitz egin du, eta bere agerraldiari hasiera eman dio duela 500 urte izan zen prozesu konplexua oroituz "Nafarroa formalki eta behin betikoz Monarkia Hispaniarreko lurraldeetan sartzeko, bere foruei eta Erreinuaren izaerari eutsiz. Era horretan, Nafarroak antzinatik izan zuen helburu hispaniarrarekin jarraitu zuen". Testuinguru horretan aitortu du "lurralde honek historikoki duen bokazio sakona Espainiako integrazio eta batasunaren alde egiteko, eta bertako talde-proiektuekin, bere berezitasunetik nahiz identitate sendotik, beti konpromiso irmoa azaldu izan du".

Ondoren, Printzeak Antonio López goraipatu du, eta hark Nafarroarekin duen lotura gogoratuz amaitu du. Testuinguru horretan, Felipe jaunak nabarmendu du guztion artean sustatu behar ditugula, "bizi garen garai zailetan", ideiak eta ekimenak, jarduera berrien proiektuak. "Eguneroko errealitatea gogorra bada ere –esan du–, lana topatzen ez duen pertsona-kopuru handiaren mina sentitzen badugu ere, ezin dugu gure ahalmenean konfiantzarik galdu behar. Gure gizarteak duen sormen, talentu, esfortzu eta ekimeneko ahalean sendo sinetsi behar dugu;bereziki belaunaldi gazteenak, ondoen prestatuta daudenak baitira aurrean ditugun erronka berriei aurre egiteko".

Amaitu du adieraziz "ez dela ezberdintasunetan eta norberekerietan erortzeko garaia. Ardura, sakrifizio eta jarrera eskuzabalen garaiak dira, elkarrekin itxaropenez bidea egiten lagunduko digutenak, konbentzituta jartzen ditugun helburuak lor ditzakegula eta bizi dugun egoera hobetu dezakegula, berandu baino lehen".

Ekitaldia Raimundo Lanas-en "Navarra mía" ("Nire Nafarroa") zortzikoaren musika-emanaldiarekin amaitu da.

Ekitaldia amaitzean, Felipe jauna eta Letizia andrea, agintari nagusien laguntzarekin, Ostatuko Patioa utzi dute. Irten aurretik, Iruñeko Ahots Baxuko Abesbatzako zuzendaria agurtu dute, eta absideen plazatik monasterioko sarrera nagusira abiatu dira.

(Banaketa-ekitaldia Foru Komunitate guztian ikusi ahal izan da zuzenean Navarra Televisión-ekin egindako emisioari esker).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren hitzak
Asturiasko eta Vianako Printzearen hitzak
Antonio López-en hitzak
Ekitaldiaren esku-programa
Aurreko edizioetako sarituak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa