(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe jaunak lore gorrien koroa jarri du Leiren, Nafarroako lehen erregeen hilobian asteazkena, 2012.eko ekainak 6


Barcina Lehendakariak instituzioen opari sinbolikoa eman dio monasterioari bertako gurtzari eusteko


Transcripción textual del video

Antonio Lopezi Vianako Printzea Saria eman ondoren, monasterioan bertan Nafarroako Erregeei egin diete omenaldia.

Vianako Printzea Sariaren banaketa, Gobernua

Gobernuko kideak eta Parlamentuko lehendakaria printze-printzesekin paratu dira “speciosa” deritzon atarian. ( irudia handitu )

Antonio Lopezi Vianako Printzea Saria eman ondoren, monasterioan bertan Nafarroako Erregeei egin diete omenaldia.

Ekitaldia 12:15 inguruan hasi da, absideen plazan, Monasterioaren atearen ondoan. Kanpai-hotsak hasi direnean, segizioa osatu dute hauek: eskaintza egiteko lore-koroa zeramaten aguaziltxoak, tenpluan gurtzari eusteko opari sinbolikoa zuen zilarrezko kutxatxoa zeraman giltzaria, arma erregea eta mazolariak, eta U itxuran jarritako taldea, Nafarroako Gobernuko kideek, Foru Komunitateko eta Parlamentuko lehendakariek, eta Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunek osatutakoa.

Jarraigoa Monasterioaren barrutiaren kanpoko galtzadan zehar ibili da Speciosa atarira iritsi arte. Tronpeta eta atabalen bandak Erresuman sartzeko martxa jo du, segizioa ibilbidean zehar zihoan bitartean. Speciosa atearen aurrean, segizioaren argazki bat egin dute. Atarian, abade mitradunak Felipe eta Letizia jaun-andreak agurtu ditu eta ur bedeinkatua eskaini die.

Abade-elizaren barruan, organoan Espainiako ereserkia entzuten zelarik, Felipe jaunak eta Letizia andreak haien lekuak hartu dituzte, presbiterioaren ondoan, eta handik jarraitu dute ospakizun liturgikoa. Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzaina izan da ospakizunaren burua, eta monasterioko komunitate beneditarreko abadeak eta apaizek parte hartu dute harekin batera.

Ekitaldiko musikaz monasterioko fraideen korua eta Bruno Jimenezek zuzentzen duen Zangozako Coral Nora abesbatzakoak arduratu dira.

Iruñeko artzapezpikuak, eserita eskaini duen sermoian, esan du Leireko monasterioa Nafarroako erregeak gogoratu eta haien alde otoitz egiteko giro egokia dela, izan ere, "bere historia gogoratu eta ospatzen duen herria bizirik dagoen eta etorkizuna duen herria da", gehitu du.


Vianako Printzea Sariaren banaketa, komunitatearekin

Printze-printzesak, agintari nagusiak, Antonio López eta artzapezpikua eta Leireko komunitateko kideak. ( irudia handitu )

Eskaintzaren unean, Nafarroako Lehendakaria nabearen lehen ilaratik presbiterioaren erdialderaino joan da eta, han, abade mitradunari eman dio bozketetan antzinako Nafarroako Gorteek erabiltzen zituzten zilarrezko kutxatxoetako bat zuen erretilua. Kutxatxo horretan egon da instituzioek monasterioaren gurtzari eusteko eman duten opari sinbolikoa.

Meza amaitzean, Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak, Barcina Lehendakariak eta monasterioko apaizak lagunduta, Nafarroako lehen Erregeen hilobira joan dira. Erregeen gorpuzkiak metalezko apaingarriak dituen egurrezko kutxa neogotiko batean daude gordeta, tenpluaren iparraldeko horman. Antza denez, kutxa horretan Iruñeko erresumako lehen erregeen gorpuzkiak daude. Erresuma hura izan zen Nafarroako erresumaren aitzindaria. Erregeen artean hauek daude: Eneko Aritza (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), Gartzia I.a Eneko (IX. mendea), Fortun Gartzia I.a (Iñigotarren dinastiako azken erregea, IX. mendea), Antso I.a Gartzez (X. mendea), Gartzia I.a Nafarroakoa (X. mendea) eta Antso II.a Gartzez Abarka (X. mendea).

Ondoren, Felipe jaunak gaztelaniaz "Felipe eta Letizia, Asturias eta Vianako printze-printzesak" zioen lore gorrien koroa jarri dute.

Ospakizun erlijiosoa amaitu ondoren, Felipe jauna eta Letizia andrea monasterioko bisiten aretora sartu dira, eta han Antonio López eta senideekin hitz egin dute pribatuan.  Horren ostean, Felipe jauna eta Letizia andrea monasterioko klaustrora sartu dira; han ekitaldiko agintari eta gonbidatuekin elkartu dira eta janaurrekoa egin dute haiekin hitz egin duten bitartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa