(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Ertzaintzaren Akademiak antolatutako lehen tiro-txapelketa irabazi du asteazkena, 2011.eko abuztuak 10


Foruzaingoak Ertzaintzaren Akademiak antolatutako lehen tiro-txapelketa irabazi du


Foruzaingoaren tiro-taldeko kideak.

Foruzaingoaren tiro-taldeko kideak. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren tiro-taldeak irabazi du Ertzaintzaren Akademiak antolatutako lehen tiro-txapelketan, banakako nahiz taldekako modalitateetan.

Txapelketa uztailaren 27an egin zen Arkauten (Araban), eta bestelako polizia-taldeek parte hartu zuten, hala nola Ertzaintzak berak, Guardia Zibilak, Espainiako Polizia Nazionala, Gasteizko Polizia Lokala, Armada eta Euskal Herriko Tiro Olinpiar Federakuntza.

Taldekako tituluaz gain, nabarmendu behar da Foruzaingoaren taldeko kapitainak, Trafiko eta Bide Segurtasun Saileko inspektoreordeak, banakako lehen postua ere lortu zuela txapelketan. Guztira, hiru ariketa izan ziren, eta gutxienez, 56 tiro egin ziren.

Foruzaingoaren tiro-taldea

Foruzaingoaren taldea 1990. urtetik garatzen du jarduera. Hasiera batean Foru Erkidegoaren barruan antolatutako txapelketetan parte hartu zuen –Foruzaingoaren beraren txapelketan eta beste polizia batzuek antolatutako txapelketetan-, eta gero, maila handiagoko txapelketetan parte hartzen hasi zien. Horrela, 1992. urtean Tiro Ibilbideen Europako I. Txapelketan parte hartu zuen, Katalunian.


Txapelketaren une bat

Tiratzailea Arkauten egindako lehen tiro-txapelketan. ( irudia handitu )

Urte horretatik aurrera, bere kirol-jarduera nagusia tiro ibilbideen modalitatean espezializatuta dago, IPSC delakoan. Espezialitate hori Espainiako Tiro Olinpiar Federakuntzak aintzatetsita du, eta urteko eta maila nazionaleko egutegia du. Gehienbat, klubeko kideek egiten dute duela zenbait urte.

Gogoratu behar da Foruzaingoak hainbat sari irabazi dituela azken urteetan. Besteak beste, taldekako lehen postua Espainiako Tiro Ibilbideen Txapelketan, produkzioaren modalitatean, Espainiako Tiro Olinpiar Federakuntza, Lleidan, 2007. urtean egindakoa, edo banakako lehen postua tiro polizialeko modalitatean, Europako polizia eta suhiltzaileen jokoetan, EUROPOLYB 2008, Pontevedran egindakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa