(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak berriz lortu du AA+ kaudimen kalifikazioa eta Espainiaren kaudimen maila baino bat gorago dago asteazkena, 2011.eko martxoak 9

Foru Gobernua pozik agertu da Standard and Poor's agentziaren kalifikaziorik handiena duten autonomia erkidegoen zerrendan lehena izaten jarraitzen duelako


Nafarroak AA+ kaudimen kalifikazioa lortu du berriz ere 2011n epe luzeko igorle gisa; hala ere, oro har, herri administrazioen kalifikazioen balorazio baxuak eman dituzte. Nafarroak jaso duen AA+ balorazioa AAA kalifikaziorik onena baino maila bat beherago baino ez dago. Standard & Poor's agentziak gaur argitaratu du Foru Erkidegoaren balorazioaren txostena. Txostenean Nafarroa Espainian kaudimen maila handiena duen autonomia erkidego gisa ezarri du eta estatuko kredituen kalifikazioaren (AA) gainetik maila bat gorago dago. Standard & Poor's agentziaren arabera, kalifikazioa Nafarroako ekonomiaren araberakoa izan da, izan ere, "Espainiako ekonomia baino aberatsagoa da eta egiturari dagokionez lehiakorragoa eta esportaziora bideratuago dago". Kalifikazio hori emateko zorraren neurrizko zamaren inguruan duen ikuspegian eta kudeaketa burutsuan ere oinarritu da.

Nafarroa Gobernua pozik agertu da Standard & Poor's agentziak egin duen txostenarekin eta horrek krisialdi ekonomikoan, bereziki 2010eko ekitaldian, Foru Erkidegoak egindako kudeaketa  bermatzen duela uste du.

Standard & Poor's nazioarteko agentziak azpimarratu du Nafarroak batez beste % 2 igo dezakeela bere BPG 2011-2013 denboraldian; Espainiarenak, horren aldean, % 1,2 egingo duela gora aurreikusi du. Hauxe da agentziak egindako txostenean jasotako aurreikuspen horien oinarria: Espainiaren barne eskaria ahula izan arren, Nafarroako ekonomia "iraunkorragoa" da esportazioen maila handia duelako, industriaren sektorea lehiakorra delako eta langabezia maila Espainiako langabezia tasaren azpitik 8,7 puntura dagoelako.

Horrez gain, txostenaren arabera, Nafarroak aurrekontua eta zorraren indizea 2013tik aurrrera egonkortu ditzake eta, 2011-2013 denboraldian, Nafarroak zorraren zama eta aurrekontu indizeak AA+ kalifikazioa lortzeko balio duten mugen barruan egongo dira. Agentziaren ustez egoera horrek honako hauek ditu oinarri, besteak beste: Nafarroak, berriki izenpetu den Hitzarmen Ekonomiari dagokionez, behar bezala negoziatu du gobernu zentralarekin bost urteko finantza egoera, aurrekontuen eta zorraren adierazleentzat onuragarria da iraganeko egoera osasungarria, diru sarreren egoera azken urteetakoa baino onuragarriagoa da eta funtzionamendu gastuen gaineko kontrola izan du, eta azpimarratu du Nafarroako aurrekontuen gastu arruntaren hazkuntza hutsa izan zela, 2007. urtean % 12ko hazkuntza izanik. Standard & Poor's agentziak, halaber, Nafarroako azpiegituretan inbertitzeko politikaren berri eman du; haren arabera, azpiegiturak 2011. eta 2012. urteetan bere horretan mantenduko dira 2012 Nafarroa Plana burutuko delako zikloaren aurkako inbertsio plan gisa krisialdi ekonomikoaren fasean. 2013. urtean azpiegituren kopurua murriztu egingo dela aurreikusi da.

Nafarroako Gobernuaren likidezia aldekoa dela uste du, 2008ko eta 2009ko defizitaren zati bat aurreko urteetako aurrezkiei esker finantzatu zelako eta, 2009 eta 2010 urteetan diruzaintzako soberakina negatiboa izan bazen ere, egungoaren joera beheranzkoa da eta Nafarroako Gobernuaren gastuei arazorik gabe egin ahal izan diete aurre eta ez dituzte ordaintzeko betebeharrak pilatu. S & P agentziak aurreikusi duenaren arabera, defizitak ez dira eskudirutan finantzatu beharko.

Standard & Poor's agentziaren ustez ikuspegi negatiboari eutsi behar zaio beste urte batez 2013. urtean Nafarroako aurrekontuen joera egiaztatu arte, alegia, Foru Erkidegoaren zein Espainia osoaren ekonomiaren benetako bilakaera zein den ikusi arte.  Ikuspegi hori egonkortzat jo ahal izango da S & P agentziak ezarritako oinarrizko egoerako aurrekontuaren eta ekonomiaren aurreikuspenak baieztatu ahala.

Dokumentazioa:
Cuadro de calificación de Standard & Poor's

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa