(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea eta Molina ministroa 2012 Batzorde Antolatzailea eratzeko bileraren buru izan dira astelehena, 2009.eko urtarrilak 12

Organo horrek Navas de Tolosako guduaren zortzigarren mendeurrena eta Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena ospatzeko jarduerak koordinatuko ditu


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eta César Antonio Molina Kultura ministroa 2012 Batzorde Antolatzailea eratzeko bileraren buru izan dira gaur goizean Iruñan. Organo hori Navas de Tolosako guduaren zortzigarren mendeurrena eta Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak direla bide sortu da.


Bilera gaur eguerdian egin da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldien aretoan. Sanzek azpimarratu duenez, "ospakizun horren bidez Nafarroa aktibo eta anizkunaren profila erakutsi behar dugu, historiaren eta kulturaren aldeko interesa duena, bere errealitateari buruz gehiago jakin eta ezagutzaren, artearen eta kulturaren aberastasun hori guztiekin banatu nahi duena".


Organoa ekitaldiak ospatzeko hiru urte falta direnean eratu da, "efemeride garrantzitsu hori irizpide zorrotz eta zentzuzko, sendo eta irekiarekin ospatzeko, bat-batekotasunak eta oportunismoak alde batera utzita. Jardueren programazioa kulturaren esparruan lan egiten duten erakunde eta pertsonalitateen ekarpen bateratuaren emaitza izatea nahi dugu, guztien ahalegin sortzailearen eta irizpide zuzenaren bidez", esan du Sanzek.


Ekitaldian, Nafarroako Gobernuko presidenteak Batzorde Antolatzaileko presidente moduan parte hartu du. Kultura ministroak ere hitza hartu du, batzordeko eledun moduan. Jarraian Batzorde Iraunkorra hautatu da. Azken hori erakunde desberdinen artean etengabeko koordinazioa bermatzeko hartu diren akordioen betearazpena zaintzeaz arduratuko da.


Ondoren, 12.45ean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko hirugarren solairuko bilera-aretoan prentsaurrekoa egin da, 2012 Batzordea eratzeko bilerari buruzko informazioa emateko. Prentsaurreko horretan Molina ministroak, Sanz presidenteak eta Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo kontseilari eta Batzordeko eledunak parte hartu dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa