(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,45 milioi euro erabiliko ditu Kontseilu Arau-emaileak garatzeko eta sustatzeko asteartea, 2008.eko martxoak 25

Nafarroako Gobernuak 2,45 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du, Nafarroako Kontseilu Arau-emaileak garatzeko, sustatzeko eta publizitatea egiteko. Laguntzak, beraz, %30 handituko dira, aurreko urtearekin alderatuz gero.


Laguntzen lehenengo zatia, Nafarroako nekazaritzaren Plan Estrategikoan proposatutako helburuen esparruan kokatuta dagoena, 1,8 milioi eurokoa izanen da, eta Kontseilu Arau-emaileak sustatzeko eta publizitatea egiteko ekintzen %50 finantzatuko du, datozen lau urteetan. Diru laguntza jasoko duten jarduerak honako hauek izanen dira: produktuak azoketan, lehiaketetan, eta erakusketetan sustatzea helburu duten ekintzak eta produktuak publizitate kanpainen bidez ezagutzera ematea helburu dutenak. Berritasun gisa, kanpainen iraupena hiru urtekoa izanen da (orain arte urtebetekoa izaten zen), eta hartara, marketin, sustapen eta merkaturatze kanpainak epe luzekoak izanen dira.


Laguntzen bigarren zatiak, 650.000 eurokoak, Kalitatezko Deituak sustatzeko taldeen eta Kontseilu Arau-emaileen osaketaren eta garapenaren %50 finantzatuko du. Era berean, kalitatezko nekazaritza produktuen ekoizpenaren sustapenarekin lotutako jardueren %80 finantzatuko dute (plan estrategikoak, merkatuaren azterlanak eta kalitate sistemak).


Diru laguntza berezi gisa, eta nekazaritzaren sektoreko krisia dela-eta, haragi produktuen Kalitatezko Deiturek sustatutako ekintzen %80 finantzatu ahal izanen dute (Nafarroako Aratxea eta Arkumea), eta hartara, laguntzak handitu eginen dira, %50etik %80ra. Hazkunde hori, hain zuzen, Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak iragarri zuen egiturazko neurrietako bat da, nekazaritza sektorearen krisiari aurre egitea helburu duena.


Aurki, laguntzak arautzen dituen Foru Agindua argitaratuko dute, eta haren zirriborroa interesa duten eragileek eta erakundeek aztertu dute, dagoeneko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa