Castellano | Euskara | Français | English
NA-2410 toki errepidea (Sakana) moztuta dago goizeko bederatziaz geroztik, gutxi gorabehera, 12,500 kilometroan, galtzadan ur putzuak daudelako, eta eguerdiko 12az geroztik, berriz, debekaturik dago ibilgailuak iragatea Landabengo industrialdeko sarbidean (NA-30), Arga ibaiak gainezka egin baitu. Foruzainak Orkoiengo Ipertegi industrialdean barna desbideratzen ari dira trafikoa.
Nafarroako Gobernuak 2,45 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du, Nafarroako Kontseilu Arau-emaileak garatzeko, sustatzeko eta publizitatea egiteko. Laguntzak, beraz, %30 handituko dira, aurreko urtearekin alderatuz gero.
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria Trabajos Catastrales SA (TRACASA) sozietate publikoaren eraikin berriko lanak ikusten izan da, gaur goizean. Eraikinak 17,4 milioi euroko aurrekontua du, eta datorren udan inauguratuko dute.
Gaur, asteartea, Europako Gizarte Funtsaren 2007-2013 aldiko Nafarroako Programa Operatiboaren jarraipena egiteko batzordea osatu dute, Iruñean. Programak 19.214.969 euroko gastua eginen du Foru Komunitatean, enpleguaren eta gizarte ongizatearen arloetan lan egiteko.