Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Estatu Batuetako Nafarroaren IV. Astean parte hartzen ari diren Nafarroako erakundeetako ordezkariek bilera eginen dute, gaur goizean, Coral Gableseko Merkataritza Ganberan, eta hartara, amaitutzat emanen dute Miamiko ekitaldien programa, New Yorkera joan aurretik.
Teresa Gil, "Don Pablo" jatetxekoa, bere lana azaltzen Yolanda Barcinari eta Miguel Sanzi.
(
irudia handitu
)
Floridan, euren produktuak sustatzen ari diren Nafarroako hogei enpresei sostengua emateaz gain, Miguel Sanzek erakundeen, ekonomiaren eta kulturaren arloko hainbat topaketatan hartu du parte.
Atzo, esate baterako, Nafarroako Gobernuko presidenteak, Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, Michael O’Sullivan "Florida Power & Light" enpresako presidenteordeak, Many Rodríguez aipaturiko enpresako Miami–Dadeko zuzendariak eta José Luis Martínez Giza Baliabideetako zuzendariak laneko bazkaria egin zuten. Floridako enpresa nagusiko buruek mirespena agertu zuten Nafarroa energia berriztagarrien arloan buru delako, baina oraindik ere Estatu Batuetan eredu hori ezartzea zaila dela aitortu zuten; izan ere, ez dute energia berriztagarrien arloko erregulazio nazionalik, eta gainera, kontsumitzaileek energia berriztagarriak baztertzen dituzte (garestiagoak izanen liratekeela uste baitute). Florida, esate baterako, haize gutxiko Estatua da, baina oso eguzkitsua; hala ere, energiaren gehiengoa gas naturaletik eta zentral nuklearretatik eskuratzen dute.
Miguel Sanzek eta Yolanda Barcinak, bestalde, bisita egin zioten Carlos Alvarez Miami-Dade Konderriko alkate-presidenteari; hots, Floridako hogeita hamabost hiri eta bi milioi eta erdi biztanle biltzen dituen udalaz gaindiko erakundeko buruari. Carlos Alvarezek interes handia agertu zuen Nafarroaren eta Konderriaren artean merkataritza trukeak egiteko aukera dela-eta. Bileran herri ekimenen finantzaketari eta segurtasun indarren antolakuntzari buruz ere mintzatu ziren, eta honako hauek ere parte hartu zuten: Roig kontseilariak, Javier Taberna Merkataritza Ganberako presidenteak, eta Santiago Cabanas Espainiak Miamin duen kontsulak.
Javier Taberna, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz, Carlos Álvarez, Miguel Sanz eta José María Roig
Yolanda Barcina eta Santiago Cabanas "Florida Power and Light" arduradunekin
(irudia handitu) (irudia handitu)
Jose María Roig, Miguel Sanz, Yolanda Barcina, Carlos A. Diaz, Miamiko Dade Unibertsitateko errektore eta Miamin Espainiako Kontsula den Santiago Cabanas(irudia handitu)