Doako Justizia

Abokatu eta prokuradore baten doako defentsa eta ordezkaritza izateko eskubidea bermatzen duen zerbitzu publiko bat da, prozedura judizial batean sartuta dagoen pertsonak egiaztatzen duenean ez duela baliabide nahikorik auzitan jarduteko eta bere eskubide edo interesen defentsan aritzeko

Oinarrizko informazioa

  • Epaiketa batek dakartzan gastuei aurre egiteko diru sarrera nahikorik ez duten pertsonak. Gainditu ezin diren gehieneko atalase batzuk ezartzen dira, erreferentziatzat OAEAP hartuta, 7.200 eurotan finkatua:
    • Bakarrik bizi diren pertsonen kasuan, bi aldiz OAEAP.
    • Hiru kidera arteko familia-unitateen kasuan, bi aldiz eta erdi OAEAP.
    • Lau kide edo gehiagotako familia-unitateen kasuan, lau aldiz OAEAP.
    • Kasu berezietan, familia egoeraren arabera, bost aldiz OAEAP.
  • Egoera berezian dauden pertsonak, gutxiegitasun ekonomikorik egiaztatu behar izan gabe:
    • Langileak, Gizarte Segurantzako onuradunak, kaleratzearen edo ordaindu gabeko nominak erreklamatzearen ondoriozko demandetarako.
    • Terrorismoaren, salerosketaren edo emakumearen aurkako indarkeriaren biktimak, delitu horiekin lotutako prozesuetarako.
    • Abusu edo tratu txarren biktima diren adingabeak edo desgaitasun psikikoa duten pertsonak, delitu horiekin lotutako prozesuetarako.
    • Lanerako ezintasun iraunkorra eragin duen istripu baten biktimak, jasandako kalteengatik kalte-ordaina eskatzeko.

Onuradunek doan izan ditzakete honako zerbitzu hauek:

  • Prozesuaren aurreko aholkularitza
  • Abokatu batek eta prokuradore batek defendatzea eta ordezkatzea prozesu judizialean zehar
  • Prozesuan zehar iragarkiak edo ediktuak txertatzea
  • Perituen laguntza
  • Kopiak, lekukotzak eta aktak lortzea, notario-erregelamenduaren arabera
  • Eskritura publikoek, erregistroetako inskripzioek eta abarrek eragindako gastuak % 80 murriztea
  • Tasa judizialez salbuestea

Laguntza eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da nahitaez:

Diru-sarrera nahikorik ez dutela egiaztatu behar duten pertsonek, gainera, familia-unitateari buruzko dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

  • Errenta aitorpena, indarrekoa, edo halakorik egin ez izanaren ziurtagiria
  • Ondare aitorpena, halakorik egiten bada
  • Banantze epaia edo hitzarmena, bananduta egonez gero
  • Erroldatze-ziurtagiria, udalak emana
  • Katastroaren ziurtagiria, Udalak emana, ondasunen, ibilgailuen eta abarren zerrendarekin
  • Familia Liburuaren fotokopia
  • Lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoa
  • Baloreen saldo eta gordailuei buruzko bankuaren ziurtagiria, urtean 601,012 eurotik gorako diru-sarrerak sortzen badituzte
  • Alokairu-kontratua eta errentaren azken ordainagirien kopia, etxebizitza baten jabe izanik alokatuta badago
  • Espainiako Konstituzioa, espainiar guztiei babes juridikoa bermatzen diena, eta bereziki aipatzen duena justiziaren doakotasuna baliabide gutxien dituzten herritarrentzat.
  • 1/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa.
  • 104/2021 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Dagokion abokatuen elkargoan (Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tutera). Bertan, eskaera-prozesuari eta erantsi beharreko dokumentazio osagarriari buruzko aholkuak emanen dira.

Harremanetan jartzeko

Justiziako Gizarte Zerbitzua
Iratxeko monasterioaren kalea 22. 1. A
31011 Iruña
Telefonoa: 848 42 67 89
Faxa: 848 42 74 28
Posta elektronikoa: cajg@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Reconocimiento de justicia gratuita

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time