(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikastetxeak :
    • Ikastetxeen sare orokorra :
      • 295/1999 Foru Agindua, abuztuaren 24koa, Perts Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena arautu eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 1999/2000 ikasturtetik aitzina irakaskuntza horiek egiten dituzten ikasleak ikastetxe ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

295/1999 Foru Agindua, abuztuaren 24koa, Perts Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena arautu eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 1999/2000 ikasturtetik aitzina irakaskuntza horiek egiten dituzten ikasleak ikastetxe ...

295/1999 FORU AGINDUA, abuztuaren 24koa, Perts Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena arautu eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 1999/2000 ikasturtetik aitzina irakaskuntza horiek egiten dituzten ikasleak ikastetxe horietan sartu eta matrikula egiteko jarraibideak ematen dituena

(1999ko 125. NAOn argitaratutako testua, urriaren 6an)

Atarikoa

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak bere 51. artikuluan ezartzen du hezkuntza sistemak bermatu egin behar diela pertsona helduei ezagutzak eta gaitasunak hartu, eguneratu, osatu edo zabaltzeko bidea, beren garapen pertsonalari eta profesionalari begira; Lege horren 52.1 artikuluaren arabera, oinarrizko hezkuntzaren ikasketa baliokideak eskuratu nahi dituzten pertsona helduek horretarako aukera izanen dutela, beren ezaugarri eta premiei egokitua.

Martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuak, hala nola otsailaren 22ko 67/1993 eta maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuek, Lehen Hezkuntzaren eta Nahitaezko Bigarren Hezkuntzaren curriculumak ezarri zituzten hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitatean. Lehen bi dekretuen hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen da Hezkuntza eta Kultura Departamentuak irakaskuntza horien curriculuma egokitu ahalko duela pertsona helduen ezaugarri eta premien arabera.

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuak, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irakaskuntza horien egitura eta curriculum zehatza ezarri zituenak, irakaskuntza horien funtsezko printzipioak biltzen ditu. Foru Agindu honetan irakaskuntza horien alderdi batzuk garatzen dira, bereziki ikastetxeen finkapena eta ezartzeko egutegia, hala nola ikasleen sarrera eta matrikulazioa eta aipatu irakaskuntzen antolaketari buruzko alderdi batzuk.

Aurreko lerroaldean aipatutako Foru Dekretuaren Azken Xedapenetako Lehenak ezarritakoa betetzeko, kontuan harturik Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako adostasun txostena eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntza hauetarako prozesu orokorraren antzeko beste bat garatzeko asmoz, bidezko da Foru Agindu hau onestea, haren xedea baita pertsona helduen oinarrizko hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean irakaskuntza horiek egiten dituzten ikasleak ikastetxe horietan sartu eta matrikula egiteko jarraibideak ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluaren b) eta c) idatz- zatien bidez emandako eskumenak erabiliz, agindu dut:

I.-Eragin esparrua.

Lehendabizi.-Foru Agindu hau, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena arautu eta ikasleak irakaskuntza horietan sartu eta matrikula egiteko jarraibideak ematen dituena, ondoko esparru hauetan aplikatuko da: Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan, haien eraginpeko eskualde geografikoak barne, eskualde jakin batzuetan ezartzen diren Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletan, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe pribatu baimenduetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, haien eraginpeko eskualde geografikoak barne, haietan Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen badira, hala klasera joatearen modalitatean nola, hala denean, urrutikoan.

II.-Pertsona helduen oinarrizko hezkuntzaren ezarpena.

Bigarren.-1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetako irakaskuntzak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera antolatzen direnak, 1999-2000 ikasturtean hasiko dira ematen Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan, haien eraginpeko eskualde geografikoak barne, eta eskualde jakin batzuetan ezartzen diren Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletan, baldin eta Nafarroako Foru Komunitatean kokatzen badira, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen sarea ezartzen duen uztailaren 6ko 256/1999 Foru Dekretuan finkatutakoari jarraikiz.

2. Halaber, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren Xedapen Iragankorrean aipatzen diren Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe pribatuek ere Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetako irakaskuntzak eman ahalko dituzte 1999-2000 ikasturtetik aitzina, aipatu Xedapenean ezarritako baldintzetan.

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako irakaskuntzak, oro har, 2000-2001 ikasturtean hasiko dira ematen Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, baita haien eraginpeko eskualde geografikoetan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen sarea ezartzen duen uztailaren 6ko 256/1999 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

III.-Ikasleen sarrera eta izena eman eta matrikula egiteko baldintzak.

Hirugarren.-1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan sartu ahalko dira, hala klasera joatearen modalitatean nola urrutikoan, hemezortzi urtez goitiko pertsonak eta matrikula egiten duten urtean adin hori betetzen dutenak.

2. Salbuespen gisa, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan sartu ahalko dira, urrutiko modalitatean bakarrik, hamasei urte baino gehiago eta hemezortzi baino gutxiago dituzten pertsonak, baldin eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuan frogatu behar diren gorabehera bereziak direla eta, ezin baldin badira ikasketa horiek araubide arruntaren bidez egin.

Laugarren.-Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten maila, modulu eta ziklo guztietara sartzeko baldintza akademikoak, aurreko idatz-zatian adinari buruz aipatzen den betebeharra betetzen duten ikasleentzat, Foru Agindu honen I. eranskineko baliokidetze koadroaren arabera, honako hauek izanen dira:

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I. mailara sartuko dira, hezkuntza sistema antolatu batean, ezta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikokoan ere, araubide orokorreko ikasketaren bat egin dutela agiri bidez frogatzen ez duten ikasleak.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako II. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko 1. modulura sartuko dira Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko edo Lehen Hezkuntzako laugarren maila zein bestelako irakaskuntza baliokideak egin dituztela, hala nola Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I. maila gainditu dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak.

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako II. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko 2. modulura sartuko dira Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko edo Lehen Hezkuntzako bosgarren maila zein bestelako irakaskuntza baliokideak egin dituztela, hala nola Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako II. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko 1. modulua gainditu dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak.

4. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 1. modulura sartuko dira Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko edo Lehen Hezkuntzako seigarren maila zein balio bereko beste irakaskuntzak egin dituztela, hala nola Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako II. maila gainditu dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak.

5. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko derrigorrezko 2. modulura sartuko dira Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko zazpigarren maila edo Nahitaezko Bigarren Hezkuntzako lehenbizikoa zein balio bereko beste irakaskuntzak egin dituztela, hala nola Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 1. modulua gainditu dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak.

6. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 3. modulura sartuko dira Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko zortzigarren maila zein balio bereko beste irakaskuntzak egin dituztela eta Eskola Graduatuaren titulua edo Eskola-ziurtagiria dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak, hala nola D.B.H.ko lehen zikloa edo Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloa gainditu dutela agiri bidez frogatzen dutenak.

7. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 4. modulura sartuko dira ondoren aipatzen diren ikasketetako bat egin dutela agiri bidez frogatzen duten ikasleak: Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko 1. maila, Lehen Graduko Lanbide Heziketako 1. maila, Irakaskuntza Ertainetako Erreformaren lehenbiziko ziklo esperimentaleko lehen maila edo balio bereko irakaskuntzak; irakaskuntza horietan, gehienez, bi irakasgai izan ahalko dira gainditu gabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. maila edo Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 3. modulua gainditu dutenak ere sartuko dira 4. modulu honetara.

8. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen ziklorako antolatzen diren hautazko bi moduluetara sartu ahalko dira III. maila horretako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 1. modulua hasteko Foru Agindu honetako laugarren puntuko 4. idatz- zatian ezarritako baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleak.

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako bigarren ziklorako antolatzen diren hautazko bi moduluetara sartu ahalko dira III. maila horretako esperientzia-eremu bakoitzeko nahitaezko 3. modulua hasteko Foru Agindu honetako laugarren puntuko 6. idatz- zatian ezarritako baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleak.

Bosgarrena.-1. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratu gabe Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzara sartu nahi duten ikasleen kasuan, gainditutzat hartuko zaizkie irakaskuntza hauetako esperientzia-eremuak osatzen dituzten moduluak, Foru Agindu honen I. eranskinean agertzen diren maila, kurtso eta moduluen arteko baliokidetzei jarraikiz eta ikasketabeta kalifikazioak frogatzeko ikasleek aurkezten dituen agirien arabera.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako ikasleen kasuan, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako edozein esperientzia-eremutako modulu bat gainditua dutela ulertuko da esperientzia-eremu bakoitzean sarturiko arlo guztiak gaindituak baldin badituzte. Soilik ondorio hauetarako, ondoko arlo hauek aipatzen diren eremuetan sartzen dira:

-Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoaren arloa, Matematikaren esperientzia-eremuan.

-Musika arloa Gizarte Ingurunearen eremuan.

-Hezkuntza Fisikoaren arloa Natur Ingurunearen eremuan.

Seigarren.-1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak egin behar dituzten ikasleei balorazio proba bat eginen zaie matrikula egin aurretik. Proba horri "Ikaslearen Hasierako Balorazioa" (IHB) izena eman zaio eta ikaslearen aldez aurreko ezagupen eta esperientziei buruzko alderdiak, hala nola haien itxaropen eta interesei buruzkoak biltzen ditu. Proba horren ondorioz, dagozkion maila, ziklo edota moduluak gainditutzat emanen dira eta ikaslea bere prestakuntza bideratzeko egokiena den maila, ziklo edota moduluari atxikiko zaio.

2. Ikasle helduen hasierako balorazioaren emaitzak horretarako emanen diren arauetan ezartzen diren ebaluazio-agirietan jasoko dira.

3. Hasierako balorazioa egiten duen taldeak, ikastetxeko zuzendariak izendatuko duenak, hainbat modulu berriz egitea proposatu ahalko die ikasleei, agirietan gainditutzat ematen badira ere, hasierako balorazioaren emaitzek hala aholkatzen badute.

4. Hasierako balorazioaren ondoren, ikaslearekin batera, heziketarako ibilbidea finkatuko da, egin behar diren moduluen segida eta haren egoera pertsonalera hobekien egokitzen diren erritmo eta ordutegia zehaztuz.

Adostasunik ez badago frogatu diren ikasketen eta hasierako balorazioaren ondorioz proposatutako maila, ziklo edo moduluaren artean, lehentasuna emanen zaie ikasketak frogatzeko aurkeztu diren agiriei.

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak hasierako balorazioko probak arautuko dituzten egitura, osagai eta irizpideak ezarriko ditu.

Zazpigarren.-1. Ikasleen izen-ematea Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe, gela eta institutuetan, lehenbiziko eta bigarren lauhilekoetarako, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak finkatzen dituen egunetan eginen da, Foru Agindu honen II. eranskinean ageri den "izena emateko eskabidea" erabiliz.

2. Matrikula ez da behin betikoa izanen ikaslearen hasierako balorazioa egin arte. Matrikula egiterakoan, ikastetxeek Oinarrizko Irakaskuntzako Eskola-liburua 6-7 orrialdea/k beteko dituzte, ikaslearen atxikipena Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I edo II. mailetan egiten baldin bada, eta 16/17 orrialdea/k, atxikipena III. mailan eginez gero.

Zortzigarren.-1 Uztailaren 6ko 155/1999 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, esperientzia-eremu bakoitzeko curriculumaren edukiak, haien zailtasun graduaren arabera mailakatuko direnak, lauhilekoko modulu koordinatuetan antolatuko dira.

2. Edozein esperientzia-eremutako modulu bateko irakaskuntzen gutxieneko iraupena, hautazkoak barne, 32 ordukoa izanen da, lau hilabetetan banatuak.

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako edozein modulu egin eta gainditzeko behar den denbora ikasketen aurrerapenen araberakoa izanen da.

Bederatzigarren.-1. Ikasleen taldeak honela osatuko dira maila bakoitzean:

a) I. maila: kontuan harturik kasu gehienetan banan banakako arreta behar dela, taldeek 6 ikasle izanen dituzte gutxienez eta gehienez 12.

b) II. maila: maila honetako irakaslanek banan banakako arreta eskatzen ez badute ere, ikasle hauek ez dira oraindik oso autonomoak lan egiteko. Hori dela eta, taldeek, gutxienez, 15 ikasle izanen dituzte, eta gehienez 25.

c) III. maila: taldeek 20 ikasle izanen dituzte, eta gutxienez 30.

2.-Egoera berezietan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimena eman ahalko du aurreko idatz-zatian aipatutako gutxieneko kopuruetara ailegatzen ez diren taldeak osatzeko.

Hamargarren.-1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten hiru mailetako irakaskuntza osoak egiten dituzten ikasleen ordutegia, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, ondoko hau izanen da:

I. maila, Hasierako Prestakuntza: 10 ordu astean.

II. maila, Oinarrizko Prestakuntza: 12 ordu astean.

III. maila Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza: 15 ordu astean.

2. Maila bakoitzarentzat aurreko idatz-zatian finkatutako asteko orduak astelehenetik ostiralera bitarte banatuko dira.

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Oinarrizko Hezkuntzako gelak dituzten eskualde geografikoetan zilegi izanen da puntu honetako 1 eta 2. idatz-zatietan ezarritako asteko ordutegia eta asteko orduen banaketa aldatzea; horretarako, eskabide arrazoitua aurkeztuko zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, eta horrek behar den erabakia hartuko du.

4. Arau gisa, klaseek ordu bateko iraupena izanen dute gutxienez, eta goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan eman ahalko dira. Ordutegia ikasleen premietara egokituko da.

Hamaikagarren.-Ikasturtea lau hilabeteko bi alditan banatuko da, bakoitza 16 astekoa, eta bien artean aste bateko tartea egonen da. Aste horretan lehenbiziko lauhilekoko ebaluazio lanak eta eginkizun administratiboak eginen dira. Halaber, lehen aldiz inskribatzen diren ikasleen hasierako balorazioa eginen da.

Hamabigarren.-1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza ematen duten irakasleak, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko edo eskualde geografiko batean destinoa badute ere, ibiltariak izanen dira. Ezaugarri hori eskatuko da atenditu behar diren talde eta jarduerek hala agintzen baldin badute, baina, beti ere, herri bateko ikastetxe batean destinoa eskuratua duten irakasleen eskubidea galarazi gabe. Dena den, irakasle horiek, nahi izanez gero, zilegi izanen dute joan- etorriak behar dituzten talde edo jarduketak hartzea.

2. Maisu-maistrek, indarra duten arauek esleituriko mailetan, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako esperientzia-eremu bakoitzari dagozkion irakaskuntzak emanen dituzte, irakasle bakoitzaren gaikuntzaren edo esperientziaren poderioz irakasteko aitortua duten gaitasunaren arabera. Hori ez da traba izanen egoera jakin batzuetan III. mailako lehenbiziko zikloan bestelako esperientzia-eremuetako irakaskuntzak emateko.

Hamahirugarren.-1. Arau gisa, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen lanaldia eta ordutegia honako hauei jarraikiz arautuko dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatzen dituen uztailarem 6ko 225/1998 Foru Dekretua eta hura garatzen duten arauak, hala nola, irakaskuntza hauen ezaugarri bereziak kontuan harturik Hezkuntza eta Kultura Departamentuak xedatzen duena.

Lehen Xedapen Gehigarria

1. Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutuak, deialdi bidez ikasturte guztietan, Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua zuzenean eskuratzeko ikasle libreentzat egiten diren ebaluazio probak prestatu, antolatu eta baloratuko ditu, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimena eman ahalko die bestelako Institutuei aurreko idatz-zatian aipatutako probak egin eta baloratzeko.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzari buruz ager daitezkeen premiak asetzeko baliabideak ezarri ahalko ditu erakunde publikoetan, adibidez, kartzeletan, hala nola osasunaren edo gizarte eta kultur integrazioaren aldetik arazo larriak dituzten kolektiboak atenditzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuetan. Premia horiek atenditzeko neurri zehatzak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten institutuen bidez antolatuko dira.

Hirugarren Xedapen Gehigarria

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelek eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten institutuek, ikasle helduen mota jakin bati eskola emateko bestelako erakunde edo ikastetxeen lokalak erabili behar badituzte, erakunde horietako zuzendariei eskatuko diete baimena eta haiekin finkatuko dituzte lokal horiek erabiltzeko modua, denbora eta jardueren iraupena.

Lehenbiziko Xedapen Iragankorra

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe pribatuek, Foru Agindu honen bigarren puntuko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailak emateko baimena badute ere, eskabide bat aurkeztuko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuan 1999ko irailaren 15a baino lehen, eta bertan azalduko dute zenbat unitate nahi dituzten paratu irakaskuntza horien aipatu mailetan, kontuan harturik ezin daitekeela ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuak indarra hartu zuen egunean, Helduen Hezkuntza Iraunkorra emateko ikastetxe bakoitzak baimendurik dituen gelen kopurua gainditu.

Eskaera-orri horrekin batera, ikastetxe bakoitzean irakaskuntza horiek irakatsi behar dituzten irakasleen zerrenda aurkeztuko da, haien titulazio eta espezializazioak zehaztuta, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Iragankorreko 3 eta 4 idatz-zatietan ezarritakoaren arabera Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe pribatu bakoitzari dagokion osaera juridiko berria finkatzeko.

Bigarren Xedapen Iragankorra

Iruñeko Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako "José Mª Iribarren" ikastetxe publikoak, deialdi bidez ikasturte guztietan, Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua zuzenean eskuratzeko ikasle libreentzat egiten diren ebaluazio probak prestatu, antolatu eta baloratuko ditu, proba horiek Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren Laugarren Xedapen Gehigarriaren 1. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz egiten diren bitartean.

Hirugarren Xedapen Iragankorra

1. Salbuespen gisa, 1999-2000 ikasturtean, Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutuak eta Bigarren Hezkuntzako "Benjamín de Tudela" Institutuak emanen dituzte Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloko irakaskuntzak, Iruñeko Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako "José Mª Iribarren" ikastetxe publikoan eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Tuterako ikastetxe publikoan, hurrenez hurren.

2. Xedapen Iragankor honetako aurreko idatz-zatian aipatutako irakaskuntzak, "José María Iribarren" ikastetxe publikoari atxikitako irakasleek emanen dituzte Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutuaren kasuan, eta Bigarren Hezkuntzako "Benjamín de Tudela" Institutuarenean, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Tuterako ikastetxe publikoari atxikitako irakasleek emanen dituzte eskola horiek. Irakasle horiek Institutu horien Departamentu didaktikoetako kideak izanen dira, bakarrik irakaslanak koordinatzeko zereginetan.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan ezarritakoa bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Agindu hau igorriko da Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hezkuntza Sustapen eta Hedapenaren Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxe Atalera, Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara emateko.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

I. ERANSKINA

14/1970 Legeko eta 1/1990 Legeko hezkuntza sistemetako kurtsoen eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen arteko baliokidetzeak, ikasketa eta konbalidazioen ondorioetarako.

O.H.O.ko 4. maila

Lehen Hezkuntzako 4. maila

I. maila: Hasierako Prestakuntza

O.H.O.ko 5. maila

Lehen Hezkuntzako 5. maila

II. maila Esperientzia-eremu guztietako lehenbiziko modulua

O.H.O.ko6. maila

Lehen Hezkuntzako 6 maila

Nivel II Esperientzia-eremu guztietako lehenbiziko modulua

O.H.O.ko 7. maila

D.B.H.ko lehen maila

III. maila Esperientzia-eremu guztietako lehenbiziko nahitaezko modulua

O.H.O.ko 8. maila eta Eskola Graduatuaren titulua edo Eskola Ziurtagiria

D.B.H.ko 2. maila

III. maila: Esperientzia-eremu guztietako nahitaezko bigarren modulua eta hautazko bi modulu

B.B.B.ko lehen maila

L.H.I.eko lehen maila

IEEko lehen zikloko lehen maila

D.B.H.ko hirugarren maila

III. maila: Esperientzia-eremu guztietako nahitaezko hirugarren modulua

B.B.B.ko 2. maila

L.H.I.eko 2. maila eta

Teknikari Laguntzailearen Titulua

I.E.E.ko lehen zikloko 2. maila

D.B.H.ko 4. maila eta Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua

III. maila: Esperientzia-eremu guztietako nahitaezko laugarren modulua eta hautazko bi modulu, eta Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua

II. ERANSKINA

Ikastetxea:

IZENA EMATEKO ESKABIDEA

Eguna: Espediente zk.:

Datu pertsonalak

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

P.K. Telefonoa: N.A.N..:

Jaioteguna: Lekua:

Probintzia: Herria: Sexua: Adina:

Lan egoera: Lanbidea:

Datu akademikoak

Egindako ikasketak Lekua Eguna

Zein mailatarako nahi du izena eman? Nahi duen ordutegia

Hasierako Prestakuntza Goizez

Oinarrizko Prestakuntza Arratsaldez

Pertsona helduen Bigarren Hezkuntza Gauez

...................................................................n ......................eko ........................aren....................(e)an

(Sinadura)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa